Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Joan den astean jakin da Xarles Bergara 97 urtetan zendu dela. Larresoron kokatua den Ainciart-Bergara makila egile enpresa famatua kudeatu du. 1780an sortu enpresan, belaunaldiz belaunaldi lekukoa hartua izan da. Xarles Bergara 1926an sortuak, aitaren segida hartu zuen, gaur egun alaba eta arralabak segitzen dutena. Erretreta hartua bazuen ere berant arte atelierran ibili da.
Pilotaria ere izana, esku-huska 1944an Frantziako txapeldun eta ondotik joko-garbin....
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Azaroaren 5ean (17:00) Ote Lore elkarteak Seminarioko kaperan bi obra ikusteko gomita zabaltzen du. "Balbea" Iñaki Ziarrustak emanik, heriotzaren inguruan gogoetatzeko ikuskizuna da. Ondotik (18:30) "Luze eta motz" antzerkia Idoia TorregaraiketaMirari Martiarenaksortu antzerkia...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Aurten ere Ote Lore elkarteak azaroan: bertsu, antzerki, ikusgarri eta literatura ekimen desberdinak antolatzen ditu,...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Urtero bezala Ote Lorek "Harrizko zubiko besta" antolatzen du, aurten uztailaren 22an iraganen da. Pilota plazan bertsuekin hasiko da (11:00), Harrizko zubian (13:00) aperitifa, Toka txapelketa eta bazkaria, Etiketa Gabe taldeak animaturik. Arratsaldean ere animazioak eta haurren jokoak izanen dira.
...Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Brik à Brak
Bil ta Bila bilgunean, Errepira Zonaldean (Bipiaren gibelean), ekainaren 3an (10:00-18:00) eta 4an (10:00-13:00), Integrazio Batzordearen alde Bric à Brak antolatua da.
Etor zaitezte momentu goxo baten pasatzera eta bigarren eskuko gauzak erostera.
Bertsu saioa
Ote Lore eta Bertsularien lagunak ekainaren 10ean, larunbata (19:00), seminarioko kaperan bertsu saioa proposatzen dute. Hor izanen dira: Haira...
Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a
"Maiatzean Larresoron"
Ote Lorek maiatzean bi gertakari antolatzen ditu, Euskal Kultur Erakundearen partaidetzarekin. Ostegun huntan maiatzaren 11, Bañolet filma ikusgai izanen da (20:30), patronage gelan. Ondotik Maia Iribarne eta Paxkal Irigoyen film egileak hor izanen dira. Gaua kontzertu batekin bururatuko da. Bigarren gertakaria maiatzaren 26an (19:00) iraganen da, Adur Larreak "Lurbinttoko ohoinak" komiki-liburua aurkeztuko du,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016