Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 16a
Heriotze
Robert Hirigoyen adiskidea joanzaigu, lau hilabete barne barkatzen ez duen eritasunak eramanik.
Josean Artzek zioen: " Biziaren atea dukegu heriotza. Heriotzaren ataria dugu bizitza"
Robert-en bizitza, hasteko, engaiamenduarekin josia zen: Ikastola eta hainbat elkarteren sortzaile. Munta handieneko gauza euskara zuen eta aitzindaria agertu zaigu benetan.
E.A.
Huna hemen Ote Lore...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a
Ote Lore elkartearen 40 urteen kari, azken ekitaldia antolatua izanen da azaroaren 23an larunbatarekin (21:00). Herriko gelan, Bloñ, Mugan eta Punttu Kakotx taldeek kontzertua emanen dute.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a
Ote Lore elkartearen urtebetetzea kari, azaroaren 2an larunbatarekin (20:30), "Miñan" antzerkia ikusteko aukera izanen da Herriko gelan. Lekuak mugatuak direla eta, izena aitzinetik eman behar da otelore.elkartea@gmail.com helbidera mezua bidaliz. Horrez gain, biharamunean (10:00) "Bizkarsoro" filma ikusteko parada izanen da Herriko gelan. Filma bukatu eta, Manex Fuchs-ekin mintzaldia iraganen da.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a
Ote Lore elkartearen 40 urteen kari, urriaren 31n ostegunez bertsu krakada antolatua izanen da, Maialen Lujanbio eta Aitor Mendiluzerekin (18:00) Debrutegian. Ondoko gertakarien berri hurrengo asteetan emanen dizuegu.
...Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a
Ote Lorek 40 urte
Ote Lore elkarteak hainbat gertakari antolatzen ditu urri eta azaroan. Hurrengo hitzordua urriaren 20an igandez emana da (17:00), Iduzkilore konpainiaren "Ihesi" antzerkia ikusteko aukera izanen da herriko gelan. Ondoko egunetan beste hainbat gertakari antolatuko dira: bertsu krakada, antzerki, film eta kontzertuak. Hurrengo aleetan emanen dizuegu horren berri.
Antzerkia
Urriaren 18an ostiralarekin (9:30-16:30),...
Herriz Herri | 2024ko Urriaren 10a
Larresoron kokatua den Ote Lore elkartea 1984an sortu zen euskara eta euskal kultura bultzatu nahian. 40 urte otearen xixtak hedatzen ditugula gure ama hizkuntzaren haziak loraraziz herrian.
Aurten, hitzordu aberatsa eta anitzak ondu ditugu urtemuga hori ospatuz.
Harrizko zubiko pesta izanez udako hitzordu nagusia, manera berezi batez ospatu dugu oraingoan: Hego Euskal Herriarekin dugun lokarria hurbilagotik josiz, Gipuzkoako Leaburu herria Larresororekin fisikoki lotu dira....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016