Herriz Herri | 2024ko Irailaren 12a
Agorrilaren 30ean besta kari iragan da kantonamenduko laborarien kabalen lehiaketa. Orotara baziren 39 Akitaniako behi gorri, 19 behi esnedun, 43 zaldi eta 25 ardi multzo. Emaitzak: ardi buru gorriak: helduak 1. GAEC Elgartea, 2. Mixel Andueza; adin ertainak: 1. Mixel Andueza, 2. GAEC Agara. Bildotsak: 1. EARL Artzainak, 2. Eric Gorosureta. Ardi buru beltzak: helduak: 1. GAEC Lagunarte, 2. Philippe Lorda. Bildotsak: 1. Christiane Uharriz, 2. GAEC Kukusoa....
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Uztailaren 28an igandearekin, Harrizko Zubiko besta iraganen da. Aurten egun berezia izanen da, Ote Lore elkarteak 40 urte betetzen baititu eta ederki ospatu nahi baitu urtemuga.
Harrizko Zubiko bestak usaiako egitaraua ukanen du: (11:00) pilota plazan bertsu-pilota:
Bengoetxea VI À¢'€'" Maitia / Jauregi À¢'€'" Esnaola pilotariak, Patxi Iriart eta Gillen Hiribarren
bertsulariak. Leaburuko lagunak urtero bezala presente izanen dira.
Aurten urtemuga markatzeko,...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Larresoroko Ote Lore elkarteak aurten bere 40 urteak ospatzen ditu. Horregatik, urtean zehar, ekitaldi bereziak eta usaiakoak antolatzen ditu, betiere euskaraz eta euskal kulturari lotuak. Ekainaren 23an, igandearekin, haurreri eskaintzen zaie arratsalde osoa, seminario zaharreko inguru ederretan. Egitaraua:
Seminario ondoko pilota plazan harrera (14:30), pilota partida, Inthalatz elkarteko gazteen artean, dantza ikusgarria, Ote Loreko haur dantza taldeak emanik dantza ikusgarria,...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 16a
Maiatzaren 4an Lapurdiko haur kantu txapelketa iragan zen, arrakasta handia ukan duena. Gure Irratia zen antolatzaile, Ote Lore herriko elkartearen laguntzarekin. Horra emaitzak:
6/11 urte
Bakarka: Aines Elizalde
Bikotea: Hiru Tximistak
Taldea: Haizea
Sorkuntza sari berezia: Largenté 2 eskola
Epaimahaiaren saria: Kanbobs
Publikoaren saria: Urkijo kantuz
12/15 urte
Bakarka: Uhaitz Dumora Obanos...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Haur kantu txapelketa Baxe-Nafarroan eta Zuberoan iragan ondotik, Lapurdiren aldi da. Maiatzaren 5ean, herriko gelan iraganen da, Gure Irratia antolaturik, Ote Lore elkartearen laguntzarekin. Aurten sekulan baino izen emaite gehiago izan da, orotara 40 kantu emanen baitira. Lehen partea goizarekin iraganen da (10:00), 6-11 urte arteko haurren saioarekin eta arratsaldean (14:30) 12-15 urte artekoena.
Epaimahaiko kideak: Maitena Beheran, Marilou Lapeyrade, Patxi Amulet, Antton...
Herriz Herri | 2024ko Martxoaren 07a
Martxoaren 10ean (17:00), Oihaletxea dokumentua presentatua izanen da, Korrika kulturala kari, Ote Lore elkartearen laguntzarekin, patronage gelan. "Azterketak Euskaraz" kolektiboa osatzen duten Seaskako ikasle, erakasle, buraso eta ikasle ohien lekukotasunak dira dokumentuan agertzen.
Ondotik Lander Garro filmegilearekin solastatzen ahalko da. Arratsaldea ongi bururatzeko apertifa han berean eskainia izanen da.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016