Herriz Herri | 2026ko Urriaren 29a
Alki Fest: bisitak, artisauak eta musika
Urriaren 29, 30 eta 31n, Alki Fest iraganen da Larresoroko Alki kooperatiban, egunero (9:30-17:30). Tailerra bisitatzeko aukera izanen da orduro, harreran izena emanez (10:00). Tokiko artisauen tailerrak eta erakusketa ere proposatuko dira, baita altzarien salmenta eskaintza bereziak ere. Urriaren 30ean, ostiralez, Nat eta Watsonen kontzertuak arratsa alaituko du, eta Hiriburuko ikastolak taloak prestatuko ditu (18:00). Jateko...
Herriz Herri | 2026ko Irailaren 24a
Herriko Etxeak uztailean aho batez adostu zuen bide bat “Orgilaneko Bidea” izendatzea. Jakin berri da Paueko prefetak Herriko Etxeari jakinarazi duela delibero hori “irregularra” dela euskara hutsean delako. Mintza Larresoro elkarteak jarrera hori salatu du, “euskararen aitortza publikoari ezarriak diren mugen erakusgarria da” adierazi du.
...Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 23a
Anne Etchegoyenek uztailean hiru kontzertu eskaini ditu Ipar Euskal Herrian eta Landetan, bere “Bidean” biraren eta irailean argitaratuko duen “Kcantà” proiektu berriaren testuinguruan. Ipar Euskal Herrian emanen duen hilabeteko azken kontzertua uztailaren 30ean izanen da (21:00), Larresoroko Seminarioko Kaperan. Anne Etchegoyenek kontzertu hurbil eta berezia eskainiko du bertan, “Bidean” biraren barnean, bere ohiko musikariekin eta leku oso berezian.
...Herriz Herri | 2026ko Uztailaren 16a
Urteko hitzordua hemen dugu, uztailaren 26an, Harrizko zubian.
Leaburuko adiskideak gurekin izango dira, fleitean Toka jokoan lehian, harri altxatzaileak, bi bertsulariak, musikariak, egun fresko eta goxo baten mentura! Ez duda! Izena eman otelore.elkartea@gmail.com helbide hontara idatziz.
...Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 20a
Azaroan Lorek segitzen duela eta, azaroaren 21ean Larresoroko liburutegian, Ekaitz Bergaretxek “Masusta erreximenta” bere liburua aurkeztuko du (19:00).30ean (10:00), Patronage gelan, “Perkainen haritik” bideo dokumentala ikusten ahalko da (2. partea). Ondotik, Mikel Erramuzperekin solasaldia izanen da.
...Herriz Herri | 2025eko Uztailaren 17a
Uztailaren 27an igandearekin, Ote Lore elkarteak harrizko zubiko pesta antolatuko du. Toka txapelketarekin hasi (12:00), eta zintzur bustitzearekin segituko da harrizko zubian. Ondotik, bazkaltzeko manera izanen da 25 eurotan, menua: 8 pintxoko platera, oilaskoa txilindron, ardi gasna eta bixkotxa, arnoa barne. Elixabet Etxandi eta Pettan Prebende bertsulariak presente izanen dira. Taloak eta musika segurtatuak izanen dira, Triolinak taldeak parte hartuko duela. Izena ematea beharrezkoa da...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016