Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 24a
Asteburu honetan "Azaroan lore"-k segitzen du. Azaroaren 25ean, Pelerenia (19:00), istorio misterio, Xan Errotabeherek idatzi ipuinen bidez bidaiatuko gira. Biharamunean Eleketa konpainiaren "Iki mihi klik" ikusgarria begiratzen ahalko da (16:30) eta ondotik Itzuli konpainiaren "Oihana" ikusgarria emana izanen da (18:30).
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Ote Lore elkarteak Azaroan Lore denboraldia abiatzen du, azaroaren 10etik 26a arte iraunen duena. Elkarteak, 1984an sortu zenetik, Larresoroko herrian euskara eta euskal kultura biziaraztea du xede.
Aurten azaroan beste urteetan bezala, denboraldi kulturala antolatzen du, lehen San Martin egunaren inguruan ospatzen ziren herriko patroi besten oroitzapenez.
Usaian bezala, antzerki proposamen nagusiak izanen dira, gaurkoak eta publiko guzientzat, baita bertsu eta ipuin kontakizun...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Azaroaren 10ean, ostegunez (20:30), Axut eta Artedramak elkarrekin osatu Hondamendia azken obraren ikusteko parada emana da. 2020an Zaldibarreko hondakinean gertatu istripu larri batetik inspiratua, Ximun Fuchs-ek zuzendua, Harkaitz Canok idatzia. Zortzi antzerkilari, dantzari eta musikari uztartzen dituen ikuskizunean, gorputzen intimitateraino hunkitzen gaituen hondamendi baten ondorioak aztertuak dira, irudiz beteriko munduak familia-transmisioa zalantzan jartzen duen garai...
Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a
Larresoroko seminarioko kapera ondoko gelan, ostegun guziz (19:00-20:00), irailaren 22tik goiti Kudalini yoga kurtsoak euskaraz emanen dira. Norberak bere heinean praktikatzen du bere gorputza entzunez eta errespetatuz.
Deneri idekia da. Entsegu kurtsoa urririk. Urtean zehar ere etor daiteke.
Tokiak mugatuak dira, interesatuek 06-07-52-40-38 deitu behar dute edo mezua igorri
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 14a Urteak joan, urteak jin, bi urteko pausaldiaren ondotik aurten ere udako gure hitzordu nagusia eskaini nahi dautzuegu, uztailaren 23an, larunbatarekin, "Harri zubiko" pesta. Bazkari, musika, kantu, dantza, bertsulariak, zozketa, toka txapelketa, haurren xokoa eta taloak izanen ditugu nagusi. Goizean, bertsuak Pilota plazan (11:00), zintzur bustitzea Harrizko zubian (12:00) eta ondotik bazkaria helduentzat 25€tan eta haurrentzat menu berezia 5€tan. Helduen menua: xingar eta...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Harrizko zubiko pesta
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 10a
Laster 22. Korrika abiatuko dela eta, karia horretara, Gau Eskola bakoitzak kultura ekimenak antolatzen du. Uztaritzeko Gau Eskolak, martxoaren 11n (20:00), Aldaburuan iraganen den kontzertura gomita zabaltzen du. Hiru taldek parte hartuko dute: Rakata'Punk, Kaxkatu eta Laparrak.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE | tel: 05 59 25 62 85 | herria@wanadoo.fr
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016