Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 09a
Olhain ikastola
Urte guziz bezala Mendekoste igandearekin, maiatzaren 19an, sagardotegiko bazkaria iraganen da. "Txotx" ondotik bazkaria 27€tan (12:30), Basapiztiak (18:00) eta DJ BUL (20:00). Ahal duzuen guziak etorri ikastolako haurren sustengatzera.
Detekzioa
Maiatzaren 16a, ortzeguna, Sarako errebotean (9:00-13:00) "hertze-luze minbiziaren" prebentzio eguna antolatua da. Aholkatua da 50 eta 74 urte artekoek, detekzio azterketak...
Herriz Herri | 2024ko Maiatzaren 02a
Herriko buxeta
Aitzin hortan kontseilua bildu da, hautetsi guziak akort ziren eta buxeta bozkatua izan da, denetara 3.350.408€. Hortan barne elkarteen dirulaguntzak (36.491€), Olhain ikastola eta San Josepe eskolak (107.993€). Tatsak ez dituzte emendatu, gan den urteko berak izanen dira. Herriko sasoineko enplegatuak urte guziz bezala hartuak izanen dira.
Liztor Asiatikoa
Herriko Etxeak liztor horien harrapatzeko dohainik...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Olhain ikastolako aldizkaria
Aurten ere, ikastolako ikasleek beren aldizkaria atera dute. Erakasleek lagundurik, gela bakoitzak artikuluak, jokoak, edota dokumentalak sortzen ditu. Aurtengoa, hirugarren edizioa da, 2022an hasi baitziren aldizkari baten argitaratzen. Asmoa da herriko ostatu eta mediku geletan dokumentu ttikia uztea, egin duten lan ederra herritar guziei ezagutarazteko.
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a Beti Gazte Apirilaren 13an, larunbatarekin, elkarteak bere biltzar nagusia egin du, ondotik Lur Berri gelan bazkariarekin segitu duena. 60 kide elkarretaratu dira, bazkari eder baten aitzinean, Haragitegiko Mariane eta Tristan Sagek egina eta zerbitzari xarmantek zerbitzatua. Jeannot lehendakariak deneri ongi etorria egin du, denak hor izatea eskertuz, zeren kiderik gabe ez delako elkarterik. Bulegoa kontent agertu da, gurekin egun goxo baten pasatzerat jende berri...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Beti gazte - Txinparta - Eskuen lana - Kirola
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 11a
Olhain ikastola
Apirilaren 5ean ortzirale ilunabarrean, kiroldegian Olhain ikastolako haurrek beren ikusgarria eman dute, gaia pilota zelarik. Haur guziek beren gisako antzerkiak eman dituzte, behartzen ikusi horien urostasuna, xoragarriak ziren. Haur horien sustengatzerat jende asko bazen etorria. Holako erakusketa antolatzeko eskola emaileek eta laguntzaileek merezimenduak badituzte. Eskerrak zueri!
Sara korrika trail
Aurten ere...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 04a
Idazleen Biltzarra
Pazko biharamunean berrogeita batgarren edizioa ongi pasatu da, usaian bezala jende asko ibili da. Bazen zer ikus, eguerditan "Biltzar saria" Amets Arzalluz idazle, bertsolari eta kazetariak eskuratu du, bai eta Jean Duverdier marrazkilari-ilustratzaileak. Oihalezko lehorretakoek ere jende ukan dute, bai eta mediatekak eta haurrek. Olhain ikastolak azoka denboran arrakasta ukan du, ostatuan bazen beti...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016