Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 21a
Olentzero
Aurten ere urte guziz bezala, Olentzero Mari Domingirekin plazara etorriko da (17:30). Haurrek Eguberriko kantu batzu emanen dituzte, komertsantek kafea, txokolate esnea goxokiekin ofreituko dituzte eta kontseiluak ogitartekoak errakiarekin, Kiki Bordaxok arratsaldea alaituko du.
Mezak
Eguberri bezperan gauerdiko meza (19:00) parropiako hiru elizetan. Eguberri egunean parropiako hiru herrientzat Senperen...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 14a
Sarako Izarra pilota batzordea
Abenduaren lehenean Pleka trinketean Sarako Izarra pilota batzordearen biltzar nagusia iragan da, denetara 80 bat jende presente ziren. Guy Mounho lehendakariak deneri ongi etorria egin eta, urteko bilanaren berri eman du. Sarako Izarrako pilotariek 12 final jokatu dituzte eta 5 irabazi, elkartean 99 pilotari badira. Partidak Sarako eta Amotzeko trinketean egiten dituzte, Azkainen ezker paretakoak eta errebotekoak plazan eta...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Zangoak Arin
Elkarteak Zugarramurdiko Azketa jatetxean, hazilaren 25ean, larunbatez, azken elkarretaratzea egin du, bazkari eder baten inguruan. Elkarrekin egun goxo baten pasatzera 50 bat korrikari beren lagunekin etorriak ziren, beti bezala jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dira. Beren ateraldia izigarriko umore onean bukatu da, bulegoak denak eskertu nahi ditu, deneri desiratuz urtearen bukaera ongi pasa...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 30a
Eguberriko merkatua
San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik, hazilaren 25ean larunbatez egun guzian iragan da, Lur Berri gelan. 18 mahai baziren, ikastolak eta San Josepeko burasoek bakoitzak berea zuten. Azken hunek gauza guziak berak eginak zituen, bai egin dute lan. Denek gauza ederrak zituzten, partikulazki haurrentzat, zeren Eguberri hurbildua baita, helduentzat ere denak bat bertzea bezain ederrak. Jabi magialaria Urdazubitik etorria hor zen, Anka bere...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Pontx pailazoa
Hazilaren 18an Pontx-ek Lur Berri gelan ikusgarria eman du, gela gaindika zen hainbertze jende bazen etorria. Ikusi behar zen nola zabaldu duen bere jakintasuna, tikitik bazuen Pirritx eta Porrotxen gostua eta handitu delarik bere ideia segitu du. Bai zinez hola segituz Joanes gora joanen zira, segi maite duzun ofizio hortan eta nere partez suerte on zuri!
Euskaltzaleen Biltzarra
Deneri idekia,...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Pontx pailazoa
Hazilaren 18an (17:00), Lur Berri gelan ikusgarria eginen du, ahal duzuen guziak sustengatzera etorri, zeren Joanes Etcheveste saratarra baita. Sarrera dohainik.
Egurra
Suko egur lotak, bai eta ere akaziak urte guziz bezala izanen dira. Interesatua denak Herriko Etxean abenduaren lehena aitzin izena eman behar du, deituz 05-59-54-20-28.
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016