Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a

Beztimendu feria - Mus txapelketa - Beti Gazte - Pilota

Beztimendu feria

Maiatzaren 20an iragan da, nola denbora dudakora zen, Lur Berri gelan egin da. Dena ongi betea zen, 35 saltzaile baziren eta denak izigarri kontent, zeren sekulako jendea ibili baita, kanpoan ere haurrentzat jostagailuak baziren. Christine Urbistondo, hori baitzen buru, izigarri kontent agertu da, deneri eskerrak ematen ditu. Horra egun baliosa izan da "Goxo Leku" taldearentzat.

Mus...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a

Maiatzaren 8a - Auto laguntza - Oihan ikastola - Pilota

Maiatzaren 8a

Beteranoen eguna ohoratu izan da, 30 bat baziren, auzapezak loreak pausatu ditu beteranoen hilarrian eta Bittor Iturriaren harrian. Senpereko klikatik bi musikari baziren etorriak, Esponda Philippe kleronarekin eta Alunda Dylan atabalarekin. Ondotik Herriko Etxeak deneri aperitifa ofreitu du eta denak Pleka trinketeko jatetxean bazkaldu dira.

Auto...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a

Selauru huste - Jantzi feria - Autoz laguntza - Etxebizitza: mintzaldia

Selauru huste

Gan den igandean kiroldegian iragan da eskola publikoko burasoek antolatua. Baziren 35 bat saltzaile, denak kontent ziren jendea izan dutelako eta gehienek saldu dutelako. Ostatuak ere ukan du arrakasta, kafe pastiza eta ogitartekoak salduak izan dira. Antolatzaileek denak eskertzen dituzte.


Jantzi feria

Maiatzaren 20an, larunbatez, jantzi feria iraganen da (10:00-18:00). Herriko Etxeak eta Oihua elkarteak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 04a

Ikas bi - Abisu - Pilota

Ikas bi

Sarako eskola publikoa duela 40 urte, 1983an, antolatu zen haurreri eskolan euskara erakasteko. Karia hortara apirilaren 26an, asteazkenez, zeremonia bat egina izan da. Pontx pailazoak erakusketa eman du, denak izigarri kontent ziren, partikularki haurrak. Mintzaldia aitzin haurrek bi kantu eman dituzte, handiek "Ikasi nahi dut" eta ttipiek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 27a

Besta komiteko gazteria - San Josepe - Elizako berri - Heriotza

Besta komiteko gazteria

Apirilaren 22an Zugarramurdiko Azketa jatetxean egin dute beren bazkaria. Gomitatuak zituzten, gazteriaz aparte, borondateko jendeak bestetako jokoez, pilota eta indar jokoez okupatzen direnak, denetara 30 bat baziren. Beti bezala jateko onak ukan dituzte, bai eta ere gazte horiek zintzurra ongi busti dute. Aurten ere usaiako manifestazioak izanen dira, buruilaren 9tik 13rat, mementoa etorriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 20a

Beila-lekua - Kontseiluko berri - Kontzertua

Beila-lekua

Apirilaren 15ean, larunbat goizarekin, "Bizkar besta" ukan dugu. Battitt Laborde auzapezak, euskaraz deneri ongietorria egin du, bazen jende, zeren hor lanean aritu guziak edo gehienak hor baitziren. Saratarrak, Iparraldeko bertze herrietatik, bai eta ere Hegoaldeko herri batzuetarik etorriak, ez ditut denak presentatuko, zeren bat edo bertze ahantziko dut. Bainan erran behar da lan ederrak eta gustuz eginak...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016