Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 30a
Sara korrika trail
Aurten ere korrika ederra izan da, aro ederra eta ibilbidea zukua, 680 parte hartzaile baziren. Robert Loic lehen atera da 1:52:28, 2. Damien Saint Martin 2:03:11, 3. Paul Mathou 2:03:38. Lehen emaztea 25. Oihana Azkoberbeitia Urizar 2:55:51, 47. Sarah Dinclaux 2:33:03, 70. Larraitz Etxebeste Lizaso 2:38:32. Denek opariak ukan dituzte eta Lur Berri gelan izan da talo eta edateko ausarki. Elkarteak...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 23a
Beti Gazte - Elkarteak bere biltzar nagusia eta ondotik bazkaria antolatzen ditu, apirilaren lehenean, larunbatarekin, Lur Berri gelan (12:30). Menua: kir, eltzekaria, legatza saltsa berde, idikia saltsan patatekin, gasna erreximentarekin, koka, arnoak, kafea ondokoarekin, 27€ eta karta 8€ denetara: 35€. Izenak eman martxoaren 28a aitzin deituz: Jeannot Etcheverrigaray 05-59-54-21-34, Maite Imaz 06-31-62-90-66 edo Anita Bats 06-28-28-08-24. Etorri ahal duzuen guziak,...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 16a
Zangoak Arin
Martxoaren 9an Zangoak Arin elkarteak Lesakan ibilaldia egin du. Ondotik ibiltariak Lesakako Linduren Borda sagarnotegian bazkaldu dira, 25 baziren, beti bezala bazkari ederra egin dute eta lauak aldean etxera itzuli.
Eskuen lana
Taldeak egiten du kukuso eta dendari erakusketa bat martxoaren 19an, igandez (10:00-18:00), Lur Berri gelan, sarrera urririk. Gauza ederrak ikusteko eta...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 09a
Ikastola
Gan den larunbat goizean Olhain ikastolako ateak zabalduak ziren, denak kontent ziren, eskolaren bisitatzen eta xehetasunak galdetzen jende asko ibili baita.
Eskuen lana
Martxoaren 19an, igandez (10:00-18:00), Lur Berri gelan, elkarteak erakusketa antolatzen du. Sarrera urririk da, gauza ederrak izanen dira ikusteko eta erosteko.
Kontseiluko berri
Aisialdi guneen ordaintzea -...
Herriz Herri | 2023ko Martxoaren 02a
Erretretatuen bazkaria
Otsailaren 25ean larunbat eguerditan erretretatuek tripotx bazkaria zuten. Usaiako 85 erretretadun hurbildu dira, bazkari bero beroa, biziki ona, harategiko Tristan eta Mariane Sagek prestatua eta kontseiluko 10 hautetsik zerbitzatua. Bazkaria ongi pasatu da, euskal kanta batzu emanez. Battitt Laborde auzapezak ongi etorria egin du, hor direneri orain bezala segi dezatela desiratuz. Ganex Beti Gazteko lehendakariak, taldearen izenean, hautetsi...
Herriz Herri | 2023ko Otsailaren 23a
Ihauteriak
Gan den asteburuan gintuen, gazteria etxez-etxe auzoetan ibili da, arratsean Pleka trinketean bazen gau pasa. Igandean haurrak eta helduak denak mozorrotuak, plazan gauza politak egin dituzte, musikarien soinu ederrekin, ondotik alegrian Zanpantzar erre dute. Bazen jende asko, plaza ongi betea zen, denbora ere ederra zen, eguzkitsua. Ondotik 200 bat, Lur Berri gelara bazkaltzera joan dira. Aurtengoak ere pasatu dira beti bezala umore onean....
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016