Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a

Errugbia - Konfirmazionea - Eskola publikoa - Egoera zibila - Pilota

Errugbia

Aitzin hortan Sara eta Senpereko 5 urteko haurrek egin dute errugbi jokoaren asmatzea. Behar zen ikusi haur ttiki horiek baloiarekin nola moldatzen ziren, behar bada ondoko urteetan jokolari onak ukanen ditugu. Merezimendu eta eskerrak antolatzaileeri.

Konfirmazionea

Erearoaren 24an larunbatarekin parropiako 49 haurrek konfirmazionea ukanen dute, Sarako elizan (15:30). Apezpikuak eta Jean-Paul Martinon...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a

Kontzertua - Eskola publikoa - Laguntza - Pilota

Kontzertua

Erearoaren 17an, larunbata, Lur Berri gelan "Lanetik egina" arratsarekin. Erearoaren 21ean asteazkenez kontzertua Mendi Xola taldearekin, elizan (21:00).

Eskola publikoa

Erearoaren 30ean eskola publikoak bere eguna antolatzen du, Lur Berri gelan. Haurrek prestatu erakusketa emanen dute (18:00), ondotik (20:00) aperitifa eta zikiroa 20€tan, etorri haur horien sustengatzera....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a

Tren ttikia - Kantaldia - Laguntza - Pilota


Larrungo tren ttikia abiatu da, lanak ez dira denak behar den bezala bukatuak, bainan trenaren bidea dena erreberritua eta bukatua da. Txartelentzat bertze urtetan bezala izanen da.

Kantaldia

Erearoaren 14an asteazkenez elizan (19:00) Goraki taldeak kantaldia emanen du.

Laguntza

Aitzin hortan errana nuen, bainan berriz erran beharko dut. Jende ezin ongiek, ez baldin baduzue...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a

Olhain Ikastola - Katixima - Beti Gazte - Pilota

Olhain Ikastola

Igandean bere besta eguna egin du, jendea bazen, 220 bat heldu eta 80 bat haur etorriak ikastolaren sustengatzera. Bazkari ederra ukan dute, ikastolako burasoek egina eta zerbitzatua, txotx denboran txistorrak, bakailaoa errea piperradarekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin eta sagardoa, denak onak eta denetarik ausarki. Basapiztiak taldeak dena ongi airostua, euskal kanta...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 25a

Beztimendu feria - Mus txapelketa - Beti Gazte - Pilota

Beztimendu feria

Maiatzaren 20an iragan da, nola denbora dudakora zen, Lur Berri gelan egin da. Dena ongi betea zen, 35 saltzaile baziren eta denak izigarri kontent, zeren sekulako jendea ibili baita, kanpoan ere haurrentzat jostagailuak baziren. Christine Urbistondo, hori baitzen buru, izigarri kontent agertu da, deneri eskerrak ematen ditu. Horra egun baliosa izan da "Goxo Leku" taldearentzat.

Mus...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 18a

Maiatzaren 8a - Auto laguntza - Oihan ikastola - Pilota

Maiatzaren 8a

Beteranoen eguna ohoratu izan da, 30 bat baziren, auzapezak loreak pausatu ditu beteranoen hilarrian eta Bittor Iturriaren harrian. Senpereko klikatik bi musikari baziren etorriak, Esponda Philippe kleronarekin eta Alunda Dylan atabalarekin. Ondotik Herriko Etxeak deneri aperitifa ofreitu du eta denak Pleka trinketeko jatetxean bazkaldu dira.

Auto...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016