Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a

Usoak - Ikusi Mikusi - Lur mazela erretze - "Posta Atxik" kolektiboa - Pilota

Usoak- Sasoia hor dugu gain gainean, oroitu usotegietako bidea hetsia dela hazilaren 20a arte, salbu laborarientzat. Bertzalde oinezkoek ere kasu handia eman dezatela istripurik ez gertatzeko.

Ikusi MikusiÀ¢'€'" Gan den asteburuan iragan da, ortziralean, herriko gelak denak haurrez beteak ziren, 1.200 bat bederen baziren, Hego eta Iparraldetik azokara etorriak. Larunbatarekin izan da mugimendu. Dena izigarri untsa pasatu da, eskerrak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a

Klasako bazkaria - Pastorala - Usoaren konfraria - Ateraldia - Pilota

Klasako bazkaria - Aurten 80 urte egin dituztenak, buruilaren 25ean, igandez elkarretaratu dira, Pikasarriko jatetxean, 23 baziren. Bazkari ona zerbitzatua zen, Jean-Jacques sukaldariak prestatua. Etorriak zirenek izigarriko memento ona pasatu dute, lehengo istorioak aipatuz, arratsaldeko 5ak inguru elgarretarik aldatu dira, galdeginez orain bertze holako eguna noiz muntatuko den?


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 29a

Kalakan taldea - Mugako artzainen besta - Ikusi Mikusi - "Maddiren trajeria" pastorala

Bestetako zozketa - Lehen saria 700€ko bidaia Zozou Argainea, bigarrena 450€ko bidaia Salaverria, hirugarrena 350€ko bidaia Berrouet Roger. Bakotxak hautatuko du norat joan nahi duen.

Kalakan taldea - Buruilaren 30ean, urriaren 1ean eta 2an (21:00), "Kalakan" taldeak Sarako Lezeetan 3 egunez...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

Sarako bestak - Sorospen formazioa - Bestetako kirolak

Sarako bestak - Bukatu dira aro eder eta beroarekin, gertakari guziak ongi pasatu dira, izan da jende. Igandeko eguna, gazteriak antolatua, auto mozorrotuekin desfile ederra iragan da, pilota partidetan errebotea ongi betea zen, ardi xakur lehiaketa ere ezin hobeki pasatu da. Aperitifa denboran eta dantzaldietan gazte horiek ongi jostatu dira, partikularki asteartearekin, beren eguna baitzuten. Haurrak ez ditugu ahantzi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a

Bestak - Abisu - Pilota

Bestak - Larunbatean mendi bizikletaren ibilaldian izan da jende, ihiztariek ere beren ball-trap hortan, dena ongi pasatu da. Arratsaldean "Sara Korrika" zela, bazen lasterkari anitz, Guillaume Levoy irabaztun atera da, kontzertuan 2.400 sarrera izatu dira. Igandean meza nagusian Urruñako klikarekin, ondotik bi hilerrietan beteranoak ohoratuak izan dira, auzapezak loreak pausatu ditu, gero klikak kontzertua plazan eman du....


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 08a

Kontrabandisten lasterketa - Bestak - Abisu - Pilota

Kontrabandisten lasterketa - Iragan da abuztuaren 29an, anitz jende bazen etorria, egun guzian izan dira: merkatuak, joaldunak, haurrentzat pottoka ttikiak gainean itzuli batzu egiteko, eguerdiko zikirioan ere bazen jende. Hots, egun ederra izan da, bainan bero handia lasterkarientzat. Lehen atera da Joseba Larralde Berakoa, gan den urtean ere berak irabazi zuen (41mn 31s), 2. Guillaume Levoy Baionakoa (43mn 24s), 3. Mathieu...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016