Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a

Mama Tabac - Errearoko egoera zibila - Erakusketa - Pilota

Mama Tabac - Denda aldatu da, duela aste batzu Alyssa de Yzaguirrek hartu du. Azkenekotik bada kanbiamendu, Alyssak grazia ederra badu eta denda ongi betea da. Helduentzat eta haurrentzat liburu, oroitzapen asko eta bistan da tabako eta loteria. Alyssa saratarra da, bere burasoak aspaldi Sarara etorri ziren, herritarrek familia ongi ezagutzen dugu. Beraz suerte on zuri Alyssa anitz urtez.


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a

Sarako Izarra errugbi taldearen 50 urtea - Abisu - Pilota

Sarako Izarra errugbitaldearen 50 urteak

Taldeak, aurten 50 urte osatua dela, egun horren ohoratzeko uztailaren 14a hautatua zuen. Goizean lehengo eta oraiko gazte, neska eta haur nahasirik, partida ttiki batzu egin dituzte, izigarri ongi jostatu dire. Aperifa egin dute denek elgarrekin eta ondotik bazkari ederra Mugerreko "Mechoui Mugek" egina, xerri tikia ongi errea. Bazkarian 260 presunek parte hartu dute eta izigarri kontent ziren, arratsaldean DJ batek soinua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a

San Josepe eskola - Korrika etekinak - Sara Oinez - Pilota

San Josepe eskola

Beren eguna zuten errearoaren 25ean larunbatarekin, arratsalde apalean haurrak hasi dira beren erakusketa emaiten. Gauza ederrak egin dituzte, partikularki handienek, bainan ttiki horiek ere poliki arizan dira. Eskola emaileek eta haur atxikitzaileek merezimenduak badituzte, haur guziekin lan handia ibili baitute, holako erakusketa baten eskaintzeko. Ondotik...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a

Beti Gazte À¢'€'" Eskubaloia - Errugbia 50 urte - Pilota

Beti GazteÀ¢'€'" Gan den larunbatean taldeak bigarren elkarretaratzea egin du, Pikasarria jatetxean. 62 kide baziren etorriak elgarrekin memento eder baten pasatzeko, Jean-Jacques sukaldariak jateko onak eginak eta ongi zerbitzatuak. Euskal kantu batzu kantatu dituzte eta 5ak aldean denak beren lekuetara joan dire estomaka ongi betea. Jeannot lehendakariak, elkartearen partez denak eskertu ditu. Aurten azken elkarretaratzea, Zugarramurdiko Azketa jatetxean hazilean...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 23a

Bozak - Sara Oinez - San Josepe eskola - Pilota

Bozak - Saran ere boz emaile gutti, %56ek ez dute bozkatu. Vincent Bruk 526 boz, Tom Dubois Robin-ek 313 boz. Hauteskundeak pasatu dira, orain aski dute lanean guretzat ongi aritzea, denek espero dugu.

Sara Oinez - Har Hitza taldeak, pandemiaren ondotik, mendi ibilaldia berriz antolatua du, errearoaren 26an igandez. Izen ematea Lur Berri gelan (6:30-8:00), abiatzea 7:00ak eta 8:00ak artean eginen da. Parte hartzea 12€. Ibilaldia Lur...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 16a

Olhain Ikastola - Bozak - Beti Gazte - Pilota

Olhain Ikastola - Errearoaren 5ean igandez, bere besta eguna antolatu du, jendea bazen, 200 bat heldu eta 50 bat haur etorriak egun hortaz baliatzeko eta ikastola sustengatzeko. Bazkari ederra ukan dute ikastolako burasoek egina eta txotx denboran txistorrak zerbitzatuak, bakailao errea piperradarekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin, hiru sagardo mota baziren, denak onak eta denetarik ausarki....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016