Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 28a
Pastorala - Xaretako lau herrieri, Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdiri, galdera egina izan zen pastorala antolatzen ahal zutenez. Beraz deliberoa hartu dute eta "Maddiren trajeria" pastorala emanen dute, urriaren 15a inguruan Zugarramurdiko lezeetan. Herri bakoitzetik jende andana muntatu da, Saratik 12 badire, denak jadanik errepikan hasiak dira. Zugarramurdiko errebotean egiten dituzte. Ukanen dute lan, bainan ez naiz...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 21a
Kontseiluko berri
Azken kontseiluko bilkuran, hautetsi guzien artean buxeta bozkatua izan da, salbu herriko tasak. "Har Hitzak" oposizioko hiru hautetsiek kontra egin dute. Bertze gainerateko puntuetan denak ados ziren. Buxeta orotara 2.972.143€koa da, funtzionamenduarentzat 2.230.495€ eta inbestimenduentzat 741.649€, elkarteen diru-laguntzak ere usaiakoak dira, denak bozkatuak izan dira.
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 14a
Koruak Saran - Euskal Herriko elizetako koralak, "Kanta Jaunari", bi urtetarik elgarretatzen dira. Aurten apirilaren 3an Sarako elizan zuten beren eguna, Jean Eliçagaray Larrungo Izpiritu Sainduko parropiako erretoreak meza nagusia eman du, bere apez lagunekin, 9 baziren eta koraletako 300 kantari. Meza ongi kantatu dute, Gerard Ravon buruzagiaren eskutik eta Jean-Marie organo joilearekin. Jokintxo Jauregui Saran sortua,...
Herriz Herri | 2022ko Apirilaren 07a
Beti Gazte - Gan den larunbatean, Lur Berri gelan, elkarteak biltzar nagusia eta bazkaria egin du. Bazkari eder baten aitzinean, 72 kide elkarretaratu dira, Haragitegiko Mariane eta Tristan Sagek egina eta zerbitzari xarmantek zerbitzatua. Jeannot lehendakariak deneri ongi etorria egin du, denak hor izatea azpimarratuz, zeren kiderik gabe ez da elkarterik, deneri galdetu du orain bezala holako elkarretaratzetara etortzea....
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 31a
Zangoak Arin À¢'€'" Gan den ortzegunean taldeak korrika egin eta, Lesakako Linduren sagarnotegian bazkaria egin du, txuleta on baten aitzinean 30 pertsona elkarretaratu dira. Ateraldi hori urtero egiten du, dena izigarri ongi pasatu da.
Bertsu afaria- Apirilaren 2an iraganen da, Urtxola jatetxean (19:00), afaria eta bertsu saioa 30€tan. Amets Arazallus eta Maialen Lujanbio bertsulariek animatuko dute. Erreserbatzeko...
Herriz Herri | 2022ko Martxoaren 24a
Kontzertua À¢'€'" Martxoaren 31n (21:30), Sarako elizan Iparraldeko Orkestra Sinfonikoak ikusgarria eskaintzen du. Txartelak erosteko ospb.eus gunearen bidez egin beharko dira.
Bertsu afaria À¢'€'" Apirilaren 2an Urtxola jatetxean (19:00), iraganen da. Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio bertsulariek dute gaualdia animatuko. Lekua atxikitzeko, 05-59-54-21-31 edo 06-24-47-65-23 deitu beharko da.
Koralak À¢'€'"...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016