Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 27a
Selauru huste - Otsailaren 13an igandez iraganen da, Polikiroldegian, eskola publikoko haurren burasoek antolaturik (9:00-18:00). Interesatua denak, izena eman behar du 06-29-38-18-28 deituz, lekuaren prezioa 18€ da, bertan jatekoa eta edatekoa izanen da.
Xertoak - Saran mementoan xertatzeak geldituak dira, jazko martxotik urtarrilaren 20 arte, 2.380 xerto egin dituzte, hilabetean bi aldiz, ortzegun arratsaldetan. Eskerrak mediku,...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 20a
Herriko udako sasoiko enplegatuak - Igerileku, zerbitzu tekniko, haurren xokoa eta lezeak gunetan lan egiteko Herriko Etxeak langileak xerkatzen ditu. Hortako herritarra izan behar da, ikaslea, 17 urte eginak, elebiduna (frantsesa/euskara), Herriko Etxean fitxa hartu eta, bete eta berriz bidali behar da, urtarrilaren 31 aitzin, zuen xehetasunekin.
Abenduko egoera zibila
Sortzeak: Beaufils Enea 2021-12-01, Bimboire Arotzarena Ibai...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 13a
Herriko kontseiluaren mezua
Nola aurten pandemiarengatik ez den agiantzarik izanen, Battitt Laborde auzapezak, bere kontseiluarekin, bai eta herriko enplegatu guziekin, urte berri ona eta zoriontsua saratar guzieri desiratzen du.
Otsailaren 12an, kontseiluak pentsatua zuen erretretatueri tripotx bazkaria egitea, bainan Covid-19arengatik ezeztatua da, badute esperantza berantago egitea.
Bertzalde txertoek...
Herriz Herri | 2022ko Urtarrilaren 06a
Urte berri on deneri izan Herriako buruzagi, idazle, irakurle... osasun on batekin, agian 2022an Covid zikin hori geldituko dela, goazen esperantza hortan!
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 23a
Olentzero
Abenduaren 18an ilunabarrean, Olentzero Mari Domingirekin Sarako plazara etorri da, behar zen ikusi haur horien bozkarioa. Olentzerok goxoki batzuk eskaini ditu eta haurrek Gabonetako kantu batzuk eman. Komertsanten elkarteak eta Herriko Etxeak krakada ofreitu dute. Bai izigarri ongi pasatu da ilunabar hori, helduak eta ttikiak, denak mahaiaren ondoan edari eta ogitartekoekin, giro fresko bainan ederra zen. Eskerrak deneri!
Herriz Herri | 2021eko Abenduaren 16a Zangoak Arin elkartearen elkarretaratzea Zangoak Arin elkarteak aurtengo azken elkarretaratzea egin du, abenduaren 4an, Pleka trinketeko jatetxean. Denbora txarra zen, baina ez dira izitu, 50 ibiltariak hor ziren elgarretaratuak bazkari eder baten aitzinean. Beti bezala dena umore onean pasatu da, kantu batzu emanez eguna bukatu da. Jean Granet lehendakariak deneri ongi etorria egin du, desiratuz urteko azken egunak ongi bukatzea eta heldu den urtearenak ongi pasatzea,...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
SARA
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016