Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 10a
Beti gazte - Taldeak egin du aurtengo azken elgarretaratzea hazilaren 4an Zugarramurdiko Azketa jatetxean 60 kide baziren etorriak bazkari on baten egitera, eta hala izan da Elenak eta Anabelek prestatua eta ongi zerbitzatua. Denek elgarrekin euskal kantu batzu eman dituzte eta arratsaldeko 6ak aldean erretiratu dira umore onean, horra aurtengo elgarretatzeak bukatu dira. Usaian bezala hiru ateraldi izan dira, lehenbizikoan...
Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a
Korsika À¢'€'" Gan den asteartean korsikarrak elizan kantuz aritu dira eta arratsean Pleka Trinketeko jatetxean. Lehenik Korsikako haur talde batek kantu ederrak eman ditu eta gero kantu afarian Korsikako eta Sarako kantariek ongi airostu dute. 80 bat jendek parte hartu dute, dena umore onean bukatu da.
Erretretatuen ateraldia À¢'€'" Gan...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 27a
Posta atxik- Aitzin hortan Herriko Etxeko gelan bilkura izan da, bideoz Battitt Laborde auzapezak deneri ongietorria egin du. Segur nahiko zuela bilkura hori zuzenean egin, ez eta bideo konferentzia bidez. Bilkurak gauza berri batzu agertu ditu. Christelle Miremont departamenduko delegatuak adierazi du urte guzian Posta idekia izanen dela (9:30-12:00), egun guziz larunbata barne. Dirua ere ateratzen ahalko da, usaian bezala. Patrice Retour Euskal Herriko zuzendariak dio...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 20a
Usoaren astea- Urriaren 22tik 30a arte iraunen du. Larunbatean eta igandean pastoralarekin hasiko da, plazako errebotean, euria balitz Kiroldegian izanen da. Astelehenean, arratsalde apalean plazan pilota partida gazteekin. Asteartean elizan (15:00) korsikar kantuak dohainik eta (19:00) kantaldia Pleka trinketean, ondotik kantu afaria Sarako eta Korsikako kantariekin. Menua 25€tan, erreserbatu urriaren 22a aitzin 05-59-54-22-06 deituz. Asteazkenean (11:00)...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 13a
Usoak- Sasoia hor dugu gain gainean, oroitu usotegietako bidea hetsia dela hazilaren 20a arte, salbu laborarientzat. Bertzalde oinezkoek ere kasu handia eman dezatela istripurik ez gertatzeko.
Ikusi MikusiÀ¢'€'" Gan den asteburuan iragan da, ortziralean, herriko gelak denak haurrez beteak ziren, 1.200 bat bederen baziren, Hego eta Iparraldetik azokara etorriak. Larunbatarekin izan da mugimendu. Dena izigarri untsa pasatu da, eskerrak...
Herriz Herri | 2022ko Urriaren 06a
Klasako bazkaria - Aurten 80 urte egin dituztenak, buruilaren 25ean, igandez elkarretaratu dira, Pikasarriko jatetxean, 23 baziren. Bazkari ona zerbitzatua zen, Jean-Jacques sukaldariak prestatua. Etorriak zirenek izigarriko memento ona pasatu dute, lehengo istorioak aipatuz, arratsaldeko 5ak inguru elgarretarik aldatu dira, galdeginez orain bertze holako eguna noiz muntatuko den?
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016