Herriz Herri | 2022ko Irailaren 01a
Udako manifestazioak - Pentsatzen dut denek opor ederrak pasatu dituzuela. Udako gertakariak izigarri ongi pasatu dira. Elkarteen erromerian 300 bat jende hurbildu da. Paella izigarri ona, San Josepe eskolak antolatua, ekoizle anitzekin afari ona egin dute, hor ere jende anitz izan da. Horiek denak izigarri umore onean, erran behar da denbora bero horiekin iluntzean goxo zela kanpoan jatea. Larrungo Koloreak ere bi egunez...
Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a
Kukuso merkatua - Uztailaren 23 eta 24an iragan da, gauza ederrekin. 100 bat erakusketari bazen etorria, jende asko ibili da horieri begira, bainan ez dut uste anitz erosle bazen.
Idorte - Ikusten duzuen bezala idorte handia dugu, Saran ere bertze herrietan bezala urari kasu eman behar da, ez ditugu baratzeak bustitzen ahal goizeko 8etatik...
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a
Mama Tabac - Denda aldatu da, duela aste batzu Alyssa de Yzaguirrek hartu du. Azkenekotik bada kanbiamendu, Alyssak grazia ederra badu eta denda ongi betea da. Helduentzat eta haurrentzat liburu, oroitzapen asko eta bistan da tabako eta loteria. Alyssa saratarra da, bere burasoak aspaldi Sarara etorri ziren, herritarrek familia ongi ezagutzen dugu. Beraz suerte on zuri Alyssa anitz urtez.
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 21a Sarako Izarra errugbitaldearen 50 urteak Taldeak, aurten 50 urte osatua dela, egun horren ohoratzeko uztailaren 14a hautatua zuen. Goizean lehengo eta oraiko gazte, neska eta haur nahasirik, partida ttiki batzu egin dituzte, izigarri ongi jostatu dire. Aperifa egin dute denek elgarrekin eta ondotik bazkari ederra Mugerreko "Mechoui Mugek" egina, xerri tikia ongi errea. Bazkarian 260 presunek parte hartu dute eta izigarri kontent ziren, arratsaldean DJ batek soinua...
Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39
Sarako Izarra errugbi taldearen 50 urtea - Abisu - Pilota
Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 07a
San Josepe eskola
Beren eguna zuten errearoaren 25ean larunbatarekin, arratsalde apalean haurrak hasi dira beren erakusketa emaiten. Gauza ederrak egin dituzte, partikularki handienek, bainan ttiki horiek ere poliki arizan dira. Eskola emaileek eta haur atxikitzaileek merezimenduak badituzte, haur guziekin lan handia ibili baitute, holako erakusketa baten eskaintzeko. Ondotik...
Herriz Herri | 2022ko Ekainaren 30a
Beti GazteÀ¢'€'" Gan den larunbatean taldeak bigarren elkarretaratzea egin du, Pikasarria jatetxean. 62 kide baziren etorriak elgarrekin memento eder baten pasatzeko, Jean-Jacques sukaldariak jateko onak eginak eta ongi zerbitzatuak. Euskal kantu batzu kantatu dituzte eta 5ak aldean denak beren lekuetara joan dire estomaka ongi betea. Jeannot lehendakariak, elkartearen partez denak eskertu ditu. Aurten azken elkarretaratzea, Zugarramurdiko Azketa jatetxean hazilean...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016