Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 11a

Selauru huste - Jantzi feria - Autoz laguntza - Etxebizitza: mintzaldia

Selauru huste

Gan den igandean kiroldegian iragan da eskola publikoko burasoek antolatua. Baziren 35 bat saltzaile, denak kontent ziren jendea izan dutelako eta gehienek saldu dutelako. Ostatuak ere ukan du arrakasta, kafe pastiza eta ogitartekoak salduak izan dira. Antolatzaileek denak eskertzen dituzte.


Jantzi feria

Maiatzaren 20an, larunbatez, jantzi feria iraganen da (10:00-18:00). Herriko Etxeak eta Oihua elkarteak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Maiatzaren 04a

Ikas bi - Abisu - Pilota

Ikas bi

Sarako eskola publikoa duela 40 urte, 1983an, antolatu zen haurreri eskolan euskara erakasteko. Karia hortara apirilaren 26an, asteazkenez, zeremonia bat egina izan da. Pontx pailazoak erakusketa eman du, denak izigarri kontent ziren, partikularki haurrak. Mintzaldia aitzin haurrek bi kantu eman dituzte, handiek "Ikasi nahi dut" eta ttipiek...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 27a

Besta komiteko gazteria - San Josepe - Elizako berri - Heriotza

Besta komiteko gazteria

Apirilaren 22an Zugarramurdiko Azketa jatetxean egin dute beren bazkaria. Gomitatuak zituzten, gazteriaz aparte, borondateko jendeak bestetako jokoez, pilota eta indar jokoez okupatzen direnak, denetara 30 bat baziren. Beti bezala jateko onak ukan dituzte, bai eta ere gazte horiek zintzurra ongi busti dute. Aurten ere usaiako manifestazioak izanen dira, buruilaren 9tik 13rat, mementoa etorriko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 20a

Beila-lekua - Kontseiluko berri - Kontzertua

Beila-lekua

Apirilaren 15ean, larunbat goizarekin, "Bizkar besta" ukan dugu. Battitt Laborde auzapezak, euskaraz deneri ongietorria egin du, bazen jende, zeren hor lanean aritu guziak edo gehienak hor baitziren. Saratarrak, Iparraldeko bertze herrietatik, bai eta ere Hegoaldeko herri batzuetarik etorriak, ez ditut denak presentatuko, zeren bat edo bertze ahantziko dut. Bainan erran behar da lan ederrak eta gustuz eginak...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 13a

Olhain ikastola - Beila-lekua - Ihiztariak - San Josepe eskola - Pilota

Olhain ikastola

Sarako ikastolak Kiroltegian, martxoaren 31, ortziral ilunabarrean, bere erakusketa egin du. Haur guziek beren gisako antzerkiak eman dituzte. Izigarri ongi aritu dira, handi eta ttiki horiek ikusi behar ziren, zoragarriak ziren. Jende asko bazen etorria sustengatzerat, eskerrak antolatzaile guzieri, holako manifestazioa antolatzeko merezimenduak badituzte.

Beila-lekua

Orain lanak bukatuak dira, heldu...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2023ko Apirilaren 06a

Beti Gazte - Zangoak Arin - Pilota

Beti Gazte

Apirilaren lehenean, larunbata, elkarteak bere biltzar nagusia eta bazkaria Lur Berri gelan egin du. 75 kide baziren elkarretaratuak, bazkari eder baten aitzinean harategiko Mariane eta Tristan Sagek egina eta zerbitzari xarmantek zerbitzatua. Jeannot lehendakariak deneri ongi etorria egin du, bulegoa kontent zela denak hor izatea erakutsiz, zeren kiderik gabe ez da elkarterik. Bisaia berri batzu baziren, 8...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016