Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a
Larrungo Koloreak
Taldeak Lur Berri gelan bere erakusketa egin du, 13 erakusle baziren, 11 margolari eta 2 zizelkari, denak bat bertzea bezain ederragokoak. Denak kontent ziren, zeren jende anitz ibili baita.
Beilatokia
Gan den astean lehenbizikoz estreinatua izan da. Hola ez dugu kanpoko herrira gan behar, herrian berean badugu eta plazer egiten du.
Abuztuko gertakariak
Abuztuaren 15, 22 eta 29an...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 27a
Puska zaharrak
Asteburuan puska zaharren merkatua iragan da. Bazen zer ikus eta zer eros, beren puskekin 100 bat erakusketari baziren. Eguraldia alde zuten, ez eguzkitsua, hola jendea ez zen hondartzan, hortako ukan dute jende eta antolatzaileek iduri zuten kontent zirela.
Abisua
Abuztuaren 1ean, 15ean eta 22an, asteartez (20:00), errebote berrian, jokoak izanen dira Zazpiak Bat taldeak antolaturik.
Abuztuaren 5ean erromeria...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 20a
Iparraldeko Pilota Batzordea
Aurten elkartea 100 urte antolatua izan zela, karia hortara manifestazio anitz eginen ditu. Herri anitzek onartu dute beren laguntza ekartzea. Hortako bakoitzak beren herriko pilotari famatuen afixak etxe paretetan eman dituzte. Sarak plazako Etxeberria partean, alde batean "Jean Lemoine" eta bertzean "Paul eta Jean Fagoaga" bi anaiak, hiruak xisterazko jokalariak eta Lur Berri gelan "Inazio...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 13a
Zarena Zarelako
Sarako gazteriak antolatzen du uztailaren 16an (18:00), Sarako polikiroldegian Zarena Zarelako dantza taldearen ikusgarria. Lekuak salgai dira Kafian edo Herriko Etxeko edantegian, uztailaren 13a arte (ortzeguna). Txartelak bertan erosten ahalko dira ere, lekuaren arabera, 12€ helduentzat eta 8€ 6 urtetik 12 urte arte. Bertan talo eta edateko.
Enplegatu
Herriko Etxeko bulegoak enplegatu berri...
Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
San Josepe eskola
Gan den larunbatean San Josepe eskolaren besta eguna zen, arratsalde apalean haurrak hasi dira beren ikusgarria ematen, gauza ederrak egin dituzte, partikulazki handienek, ttiki horiek ere politak ziren. Bai eskola emaileek, bai eta haur atxikitzaileek merezimenduak badituzte, haur guziekin holako erakusketa prestatzeko lan handia ibili baitute. Ondotik aperitifa eta afaria, 230 bat heldu baziren...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Beti Gazte
Elkarteak erearoaren 17an larunbatez, bere bigarren elkarretaratzea egin du Les Trois Fontaines jatetxean. 55 kidek egun goxoa pasatu dute, ederki bazkaldu, jateko onak, bero beroak, Garate familiak ongi errezebitu ditu. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu eder batzu emanez, arratsalde apalean jendea ustez satisfos erretiratu da. Elkartearen buruzagiek denak eskertzen dituzte.
Zazpiak bat
Gan den...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016