Herriz Herri | 2023ko Uztailaren 06a
San Josepe eskola
Gan den larunbatean San Josepe eskolaren besta eguna zen, arratsalde apalean haurrak hasi dira beren ikusgarria ematen, gauza ederrak egin dituzte, partikulazki handienek, ttiki horiek ere politak ziren. Bai eskola emaileek, bai eta haur atxikitzaileek merezimenduak badituzte, haur guziekin holako erakusketa prestatzeko lan handia ibili baitute. Ondotik aperitifa eta afaria, 230 bat heldu baziren...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 29a
Beti Gazte
Elkarteak erearoaren 17an larunbatez, bere bigarren elkarretaratzea egin du Les Trois Fontaines jatetxean. 55 kidek egun goxoa pasatu dute, ederki bazkaldu, jateko onak, bero beroak, Garate familiak ongi errezebitu ditu. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu eder batzu emanez, arratsalde apalean jendea ustez satisfos erretiratu da. Elkartearen buruzagiek denak eskertzen dituzte.
Zazpiak bat
Gan den...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 22a
Errugbia
Aitzin hortan Sara eta Senpereko 5 urteko haurrek egin dute errugbi jokoaren asmatzea. Behar zen ikusi haur ttiki horiek baloiarekin nola moldatzen ziren, behar bada ondoko urteetan jokolari onak ukanen ditugu. Merezimendu eta eskerrak antolatzaileeri.
Konfirmazionea
Erearoaren 24an larunbatarekin parropiako 49 haurrek konfirmazionea ukanen dute, Sarako elizan (15:30). Apezpikuak eta Jean-Paul Martinon...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 14a
Kontzertua
Erearoaren 17an, larunbata, Lur Berri gelan "Lanetik egina" arratsarekin. Erearoaren 21ean asteazkenez kontzertua Mendi Xola taldearekin, elizan (21:00).
Eskola publikoa
Erearoaren 30ean eskola publikoak bere eguna antolatzen du, Lur Berri gelan. Haurrek prestatu erakusketa emanen dute (18:00), ondotik (20:00) aperitifa eta zikiroa 20€tan, etorri haur horien sustengatzera....
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 08a
Larrungo tren ttikia abiatu da, lanak ez dira denak behar den bezala bukatuak, bainan trenaren bidea dena erreberritua eta bukatua da. Txartelentzat bertze urtetan bezala izanen da.
Kantaldia
Erearoaren 14an asteazkenez elizan (19:00) Goraki taldeak kantaldia emanen du.
Laguntza
Aitzin hortan errana nuen, bainan berriz erran beharko dut. Jende ezin ongiek, ez baldin baduzue...
Herriz Herri | 2023ko Ekainaren 01a
Olhain Ikastola
Igandean bere besta eguna egin du, jendea bazen, 220 bat heldu eta 80 bat haur etorriak ikastolaren sustengatzera. Bazkari ederra ukan dute, ikastolako burasoek egina eta zerbitzatua, txotx denboran txistorrak, bakailaoa errea piperradarekin, txuleta patatekin, gasna eta euskal pastiza, kafea ondokoarekin eta sagardoa, denak onak eta denetarik ausarki. Basapiztiak taldeak dena ongi airostua, euskal kanta...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016