Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 09a
Zorionak: 100 urte!
Frantxa Zubelzu "Andoitzen Bordakoak", urriaren 30ean 100 urte bete ditu. Annie eta Marie Pierre bi kontseilariek loreak eta usain ona ofreitu dizkiote. Frantxa bortz haurridetatik hirugarrena, Marianne, Pierre, Frantxa, Jan Battitt eta Joxet arrantzalea. Bere bizi guzian etxean laborantzan bere anaia Jan Battittekin lan egin du, bai eta ere tarteka ostatuetan zerbitzari bezala. Bere haurrideak denak galduak ditu eta orain duela urte bat Sarako...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Beti Gazte
Gan den larunbatean Beti Gazte taldeak aurtengo azken elkarretaratzea egin du, Ur-Hegian jatetxean, 65 kide baziren etorriak, elgarrekin memento eder baten pasatzera. Jateko onak eta ongi zerbitzatua, euskal kantu batzu kantatu dituzte eta 5ak aldean denak beren lekuetara joan dira, estomaka ongi betea. Jeannot lehendakariak elkartearen izenean denak eskertzen ditu, orori desiratuz urte bururatzea ongi pasatzea eta heldu den urte arte!...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 26a
Ikusi Mikusi
Ikusi Mikusik egin du bere erakusketa ortziralean eta larunbatean, ikusi behar zen ortziralean haur kopurua, Euskal Herriko alde guzietatik etorriak, izan Iparralde ala Hegoalde. Denbora euritsua bazen ere, ez ditu trabatu, denetara 1.400 bat baziren etorriak. Gan den urtean baino gehiago, herriko gela guziak hartuak ziren. Larunbatarekin haur horien burasoak, ez denak bainan andana ederra, hor ziren prestatuak ziren ikusgarri horien...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 19a
Erretretatuak
Gan den urriaren 11n asteazkenez, herriak antolaturik, adinekoek beren ateraldia egin dute, denetara 45 ziren. Bidean Beskoitzen gosaldu dute, Pantxo Bidart-en "Le repaire" ostatuan, gero "Bastidarrak" esnetegia bisitatu eta, Bastidako "Les Arceaux" jatetxean ongi bazkaldu dute. Arratsalde apalean autobusa hartu eta berriz herrira sartu dira, azken tragoa Sarako herriko edantegian hartu dute, Sarako gazteriak ofreitua. Horra izigarriko egun ederra pasatu...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Kalakan kontzertuak
Kalakan taldeak hiru kontzertu Sarako lezeetan eskaini ditu, ikusgarri ederrak, denbora ere alde zuten. Bero hauekin, lezetako freskuran, jendea ukan du.
Ikusi Mikusi
Kiribil konpainiak eginen du bere erakusketa, haurrentzat urriaren 20an ortziralez eta familientzat biharamunean 21ean. Sarako herriko gela guzietan animazio desberdinak izanen dira.
Beti...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 05a
Etxalar eta Sararen arteko akordioa
Leizarretako lepoan buruilaren 24an izan da mugimendu. Etxalarreko Xabier Etxarte eta Sarako Battitt Laborde auzapezek, biek elkarrekin "uso" ihiziarentzat akordioa izenpetu dute, ihizi mota hori egiten baita bi herrien eremuetan. Egun hortan egin dituzte joko batzu, bota-luze eta karrota botatze, bazen ere lantegi frango beren ekoizpenekin, ondotik bazkaria, ahatxekia kanpoan errea, 300 bat bazkaltiar baziren, eguna bukatu da dena...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016