Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Kontzertua
Aitzin hortan Korrontzi taldeak egin du bere kontzertua Sarako lezetan. Beti bezala ikusgarri ederra egin du, publikoak esku-zarta ederrak egin dizkio. Lehenbiziko aldia egiten zuela Sarako lezetan, bainan gauza eder hori ikusita, beharbada berriz etorriko dire alde eder hortara.
Abisu
Uztailaren 23 eta 30ean, Sarako elkarteek antolaturik indar jokoak iraganen dira errebote berrian (20:00). Uztailaren 26an ortziralez,...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Hauteskundeen emaitzak
Bozak: 2.116 boz. 1.476 boz emaile (%69,79). 639 abstentzio (%30,21). 48 boz baliogabekoak. Peio Dufau 613 (%42,93). Christian Deveze 464 (%32,49). Victor Lastecoueres 351 (%24,58).
San Josepe eskola
Urte guziz bezala aurten ere San Josepe eskolako burasoek egin dute beren eguna errearoaren 29an, 110 bat haurrek egin dituzte ikusgarri batzu. Gero, 200 bat jende izan dira afaltzen, jatekoak zahar etxeko...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Bozak
Orotara 2.116 boz izan dira: 1.434 boz emaile (%67,77), 682 abstentzio (%32,23) eta 57 boz baliogabekoak. Huna emaitzak: Peio Dufau (%33,26), Christian Devèze (%24,18), Victor Lastécouères (%20,70), Emmanuelle Brisson (%12,27), Jean Tellechea (%8,42), Jacqueline Uhart (%0,73) eta Corinne Berthelot (%0,22).
Sara Oinez
Aitzin hortan, Har Hitza elkarteko hogoi batek antolatua zuten ibilaldi hori, 130 bat...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 27a
Bozak: Herriko Etxearen mezua
Igandean berriz bozak ditugu. Zuen boza ongi hartua izaiteko, etorri bozkatzeko kartarekin edota nortasun agiria, ez ahantzi, zeren bi agiri horietarik bat ez baldin baduzue ez duzue bozkatzen ahalko.
Oroitzapena
Errearoaren 18an bigarren gerlaren oroimenez zeremonia egin da, Bittor Iturriaren hilarriaren aitzinean, 80 urte Bittorren armadak Bretainian salto egin zuela. Frantzia guzian bezala Saran ere...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 20a
Urtxintxa
Aurten 30 urte Urtxintxa elkartea sortu dela. Aitzin hortan elkarteak zikiro jatea antolatu du. Elkartearen sustengatzera 130 bat pertsona baziren etorriak. Arratsaldearekin elkarren artean jostatzeko partida batzu egin dituzte. Stéphane Aguerre oraingo buruzagiak, bere kargua uzten du, orain ikusi behar bere segida nork hartuko duen. Jokalariek eta bulegoak ohoratu dute harrizko trofeoa ukan du. Hunkia izan da eta denak eskertu ditu. Eguna eta gaua umore...
Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Beti Gazte
Beti Gazte elkarteak joan den larunbatean egin du bere bigarren elkarretaratzea, Baratxarte jatetxean. 54 kidek egun goxoa pasatu dute, ederki bazkaldu dira, Frédéric sukaldariak jateko onak eginik, bero beroak, adineko pertsonak ongi errezebituak izan dira. Dena umore onean pasatu da, euskal kantu ederrak emanez, arratsalde apalean erretiratu dira. Elkartearen buruzagien partez deneri eskerrak!
Zangoak Arin
Elkarteak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016