Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 29a
Oporrak bukatu dire, ongi pentsatzen dut, eta orain berriz lanerat. Udako manifestazioneak ongi bukatu dira.
Artzain xakur lehiaketa
Senpereko Kattalin Elizalde kolegioak antolaturik, abuztuaren 14an iragan da lehiaketa, errugbi zelaian eta ukan du arrakasta handia. Sei artzain beren xakurrekin baziren etorriak: irabazduna Jean Acheritogaray (Nere), Roger Jaureche (Pop), Gilles Etchegoyen (Neo), Michelle Acheritogaray (Izar), Juan Mihura (Couk) eta Franck...
Herriz Herri | 2024ko Agorrilaren 01a
Txirrindularia
Aitzin hortan bukatu da Frantziako Tour-a, Kanada erresumakoa ere eta hor bazen saratar bat, Ahurti herriko txirrindulari taldean dena, Ellande Larronde. Frantziako taldearekin egin du, azkeneko etapa irabazi eta lehen bukatu, beraz Kanadako Tour-a irabazi. Ohoreak beraz Ellande eta pentsatzen dut kirol horretan segituko duzula eta zertako ez, beharbada ondoko urteetan ikusiko dugu zure izena Frantziako Tour-ean.
Larrungo...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 25a
Puska Zaharrak
Merkatua iraganen da uztailaren 27an eta 28an herriko karriketan, beti bezala anitz izanen dira beren puskekin.
Abisu
Uztailaren 30ean Sarako elkarteek antolaturik indar jokoak errebote berrian iraganen dira (20:00), 26an ortziralez "Saguzar" gaua lezeetan (19:30), dohainik, Peio Cornuk animatua.
Larrungo kolore
Margolari taldeak eginen du bere erakusketa Lur Berri gelan uztailaren...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 18a
Kontzertua
Aitzin hortan Korrontzi taldeak egin du bere kontzertua Sarako lezetan. Beti bezala ikusgarri ederra egin du, publikoak esku-zarta ederrak egin dizkio. Lehenbiziko aldia egiten zuela Sarako lezetan, bainan gauza eder hori ikusita, beharbada berriz etorriko dire alde eder hortara.
Abisu
Uztailaren 23 eta 30ean, Sarako elkarteek antolaturik indar jokoak iraganen dira errebote berrian (20:00). Uztailaren 26an ortziralez,...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 11a
Hauteskundeen emaitzak
Bozak: 2.116 boz. 1.476 boz emaile (%69,79). 639 abstentzio (%30,21). 48 boz baliogabekoak. Peio Dufau 613 (%42,93). Christian Deveze 464 (%32,49). Victor Lastecoueres 351 (%24,58).
San Josepe eskola
Urte guziz bezala aurten ere San Josepe eskolako burasoek egin dute beren eguna errearoaren 29an, 110 bat haurrek egin dituzte ikusgarri batzu. Gero, 200 bat jende izan dira afaltzen, jatekoak zahar etxeko...
Herriz Herri | 2024ko Uztailaren 04a
Bozak
Orotara 2.116 boz izan dira: 1.434 boz emaile (%67,77), 682 abstentzio (%32,23) eta 57 boz baliogabekoak. Huna emaitzak: Peio Dufau (%33,26), Christian Devèze (%24,18), Victor Lastécouères (%20,70), Emmanuelle Brisson (%12,27), Jean Tellechea (%8,42), Jacqueline Uhart (%0,73) eta Corinne Berthelot (%0,22).
Sara Oinez
Aitzin hortan, Har Hitza elkarteko hogoi batek antolatua zuten ibilaldi hori, 130 bat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016