Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a

Hazkurri Banku bilketa - Eguberriko merkatua - Lur erretzea - Pilota - Errugbia

Hazkurri Banku bilketa

Hazilaren 23 eta 24an iraganen da(9:00-12:00) plazan, Spar saltegian eta hiru eskoletan. Aitzinetik eskerrak zueri zuen borondate onarentzat.

Eguberriko merkatua

Iraganen da hazilaren 23an larunbatez (9:00-18:00), Lur Berri gelan San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik. Animazioak: haurren makillajea, magoa, arratsaldean pottokekin itzuliak, bertan edateko eta jateko. Etorri haur horien...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 14a

Bortizkeriak - Eguberriko merkatua - Urriko egoera zibila - Lur erretzea - Tripotxak - Pilota

Bortizkeriak

Sarako gazteria ez zaigu batere ongi ibilki. Sarako bestetan, ez bakarrik bertze egunetan, egin dituzte txarkeriak: zuhaitz batzu pikatu, bidetako seinaleak hautsi, igerileku aldeko komunak hautsi, bainan horiek denen artetik, larderi homofoboak, sexistak eta bertze. Herriko Etxeak deliberatu du gutun bat igortzea familia guzieri, jakinean izateko zer txarkeria egiten dituzten gazteek. Ondoko egunetan, elkarte guziekin bilkura eginen da ikusteko zer egiten...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 07a

Ohoreak - San Martin - Tripotxak - Kukusu merkatua - Pilota - Errugbia

Ohoreak

Urriaren 25ean ilunabarrean Lur Berri gelan, Beñat Zunda sukaldaria eta Therese Guijarot Argi Bidekoa, erretreta partiadako ohoreak zituzten. Battitt Laborde Lavignette auzapezak deneri ongi etorria egin eta, Beñat eskertu du 12 urtez herriko kantinean sukaldari gisa egin duen lanarentzat bai eta ere etxean bere familiaren ondoan. Thereseri eskerrak ere eman dizkio 35 urtez Argi Bidean egin duen lanarentzat. Jean-Michel Garat eta Daniel Laplacette lehengo...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 31a

Ateraldia - Yoga - Kukusu merkatua - Pilota - Errugbia

Ateraldia

Urriaren 23an asteazkenez Sarako erretretatuek egin dute beren urteko ateraldia herriko zentro sozialak antolaturik. 40 bat jende bazen etorria, Ahurtin gosaldu eta joan dira Bénesse-lès-Dax-era, Landesetara, haize errota baten bisitatzera. Aldapa baten gainean, bazterrean bista ttikia zuten zeren lainotsu baitzen, bainan errota barna aski ederra zen dena erreberritua. Ondotik Cagnoteko Beleslou baserri jatetxean bazkaria, jatekoak hor berekoak, airostua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 24a

Miñan antzerkia - Usopop festibala - Omiasaindu - Yoga - Kukusu merkatua - Pilota - Errugbia

Miñan antzerkia

Sarako lezetako gelan, mediatekak antolatua zuen bilkura urriaren 15ean. Hor ziren Battitt Laborde auzapeza, Amets Arzallus bertsularia eta idazlea, Ander Lipus zuzendaria eta aktorea, Philippe Ducou koreografoa eta Sambou Diab, Eihara Irazuzta eta Mikel Kaye aktoreak. Auzapezak deneri ongietorria eginez, aktore guziak eskertu ditu ahantzi gabe Amets bere lanarentzat. Gero Ander zuzendariak eman ditu esplikazioneak, Amets-ek duela momento bat idatzi...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Urriaren 17a

Beti Gazte - Lezeetan - Usoaren eguna - Ateraldia - Kukusu merkatua - Pilota

Beti Gazte

Elkarteak egin du bere aurtengo azken elgarretaratzea urriaren 12an, Zugarramurdiko Azketa jatetxean. 50 bat kide hor ziren, beti bezala, Anabel eta Elenak ongi konpondu dituzte beren jateko onekin. Izigarriko umore onean, euskal kantu batzu emanez eta arratsalde apalean estomaka ongi enpatua beren lekuetara sartu dira. Bulegoak denak eskertzen ditu eta denak gomit dira heldu den urtean eginen den biltzar nagusirat....


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016