Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 09a
Urte berri on deneri, osasun on batekin. 2025 urteak ekar dezan bakea mundu guzian eta bizi gaiten denak anaitasunean!
Jatekoa
Jende adinekoeri Herriko Etxeak erematen die bazkaria. Lehenago 10 bat ziren, orain 26 dira, orduan herriko zentro sozialak bozkatu du aldaketa bat. Bazkari hori ukaiteko behar dira 65 urte eginak, edo ongi ez denak lehenago ukaiten ahalko du bakarrik medikuaren ageri batekin. Bertzalde, sukaldariek prezioak altxatu dituzte 7...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 26a
Olentzero
Abenduaren 21ean larunbat arratsaldean, haurrek egin dute krakada Lur Berri gelan, gero trikitilariekin desfilea gaztetxerat. Hortik, Olentzero eta Mari Domingirekin etorri dira plazarat, goxokiak eman dizkiete haurreri eta horiek gabon kantu batzu eman, bertan gaztain erreak, ogitartekoak eta edariak izan dira. Suaren inguruan Zazpiak Bat taldeak dantza eder batzu eskaini ditu. Izigarrizko memento ederra pasatu dute ttiki eta...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 19a
Olentzero
Abenduaren 21ean larunbatez etorriko da (16:30) Lur Berri gelan haurren krakada (xokolota esne eta bixkotxak) Kiki Bordak airostua. (17:00) desfilea lur berritik gaztetxerat, Olentzero eta Mari Domingirenganat. (17:30) gaztetxetik plazarat eta kantuak, bertan gaztain erreak eta edariak. (18:30) dantzak Zazpiak Bat taldearekin eta suak.
Kontseiluko bilkura
Iraganen da abenduaren 19an (20:00) Herriko Etxeko...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 12a
Sarako Izarra pilota
Abenduaren 6an arratsarekin, Pleka trinketean iragan da biltzar nagusia. Orotara 80 bat jende presente ziren, Guy Mounho lehendakariak deneri ongietorria egin du, erranez baduela 13 urte hartu zutela elkartea eta beti bulego berarekin segitzen dutela. Eman du urteko bilana, 30 final jokatu dituzte, eta 20 irabazi, 6 Euskal Herri batzordean, 5 Frantziako xapelgoan eta 9 Union Basquen. Orotara 104 pilotari badira, partidak Sarako eta Amotzeko...
Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a
Zangoak Arin
Elkarteak egin du larunbatean aurtengo azken elkarretaratzea bazkari eder batekin Amotzeko Mendionde trinketeko jatetxean. 60 bat korrikari beren lagunekin baziren etorriak egun goxo baten pasatzerat denak elkarrekin, jateko onak eta ongi zerbitzatuak izan dira. Izigarrizko umore onean bukatu dute beren ateraldia, euskal kantu batzu emanez. Bulegoak denak eskertu ditu eta Jean Granet lehendakariak abisatu...
Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 28a
Eguberriko merkatua
San Josepe eskolako haurren burasoek antolaturik iragan da hazilaren 23an larunbatez egun guzia, Lur Berri gelan. 20 mahain baziren, ikastolak ere bazuen berea. Eskolako burasoek bazuten bat, gauza guziak berek eginak zituzten, egin dute lan! Denek bazituzten gauza ederrak, partikulazki haurrentzat zeren Eguberri hurbil baita, eta helduentzat ere denak bata bertzea bezain ederrak. Jende asko ibili da gauza horien ikusten eta erosten, dena aski ongi...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016