Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 13a
Egur lotak
Suko egur lotak behar dituenak abisa dezala Herriko Etxea, deituz 05-59-54-20-28ra, abenduaren 15a aitzin. Lotak saratarrentzat dira.
Urriko egoera zibila
Sortzea: Hiriart Noah 2025/10/05. Heriotzea: Barreneche Dominique 75 urte 2025/10/11.
Santa Katalina
Ari da hurbiltzen, usaian bezala. Aurten ere izanen dira meza (10:30) Santa Katalinako kaperan, mutxikoak eguerditan ostatuaren...
Herriz Herri | 2025eko Azaroaren 06a
Erretorainea
Herriko enplegatuak beren usaiako lanetatik aparte ari dira, erretoraineko barneak urratzen. Dena prest ematen dute lantegientzat, hola beren lanak hasten ahalko dituzte berritik, bainan ez oino, aurtengoa joana da, bertze urteko dena prest izanen da. Kontseilu berriak izanen du non joka, kontseilua aipatzen baitut, mementoko bi lista badira, lehengoaren segida, Stephane Barnex buru oraiko lehen axuanta, eta abertzaleak Panpi le Franc buru. Suerte on...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 30a
Trail lasterketa
Urriaren 16, 17 eta 18an iragan da, Reunioneko isla edo uhartean deitzen den “Diagonale des fous”. Patxi Etcheverrigaray saratarrak parte hartu du, eta 3.000 lasterkarietarik 71. bukatu du, 34 oren 34 minutu eta 56 segundu eman ditu, 180km egiteko. Biba zu!
Numerikoaren tailerra
Tailer hori antolatzen du Herriko Etxeak, hazilaren 5ean (10:00-12:00/14:00-16:00). Xehetasun guzientzat deitu 05-59-54-20-28ra edo...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 23a
Sarako oroimen bizia lezeetan
Urriko hilabetea ez da oraino bukatua, hortako mezua ematen dugu, zeren balio baitu ikustea.
Urrian, Sarako Lezetako gelan, sartze librea, egunero (10:00-17:00).
Gure "Xortaz xorta" egitaraua ederki bururatzen da, Sarako oroimenaren transmisioari eskainitako ekimenarekin. Euskal Kultur Erakundeak bereziki prestatutako bideo-borna interaktiboen bidez, atzoko eta gaurko saratarren lekukotasunak eta erreportaiak ikusteko parada...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Beti Gazte
Elkarteak egin du aurtengo azken elgarretaratzea urriaren 10ean ortziralez, “Ur Hegian” jatetxean eguerditan. Jeannot lehendakariak bere bulegoarekin, eskerrak eman eta ongietorria egin die 70 kideeri, bisai berri batzu baziren eta bulegoa izigarri kontent zen. Pentsatzen da heldu den apirilaren 11n biltzar nagusian hor izanen direla eta zertako ez bertze batzu. Jatetxeak beti bezala bazkari ederra prestatua zuen eta ongi zerbitzatua, dena umore onean...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a
Erretretatuen ateraldia
Urriaren lehenean asteazkenez iragan da, 52 pertsona goizean abiatu dira igerilekuko aparkalekutik. Andoain herrian gosaldu dute eta jaun Perurenak errezibitu ditu bere museoa erakusteko esplikazioneekin, aski ongi gainera, badira gauza ederrak, zinez balio du bisitatzea. Ondotik Leitzako ostatu batean bazkaria, eta iluntzean Sarako herriko ostatuan azken tragoa. Dena ongi pasatu da, denek herriko kontseilua eskertu dute eta galdegin bertze...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016