Orotarik | 2026ko Maiatzaren 28a
“Korri korrikan”
Egun on, gu Doni Petri eskolako ikasleak gara, Hiriburun. CPtik CM2ra, elkarrekin antzerki polita prestatzen ari gara. Antzerkiaren izena “Korri korrikan” da, eta euskarari buruz da. Korri izeneko pertsonaiak Korrikaren misterioa deskubritzen du. Pixkanaka, ulertzen du Korrika ez dela lasterketa bat bakarrik. Euskararen aldeko mugimendu handi eta ederra dela ikasten du. Antzerkian, Euskal Herriko zazpi probintziak...
Orotarik | 2026ko Maiatzaren 28a
Bertso saioa 6. eta 3.endako
Piarres Larzabal kolegioko 6. eta 3.eko ikasleek, euskara kurtsoetan bertsolaritza eta ahozkotasuna lantzeko helburuarekin, Bertsularien Lagunak elkartetik etorritako Mae Lascaray bertso irakaslearekin sei saio igaro dituzte.
Lanketa horri bukaera polit baten emateko asmoz, martxoaren 12an, ostegunez, bertso-saioa ukan genuen kolegioan, Maddalen Arzallus eta Xermin Camblong bertsolarien...
Orotarik | 2026ko Maiatzaren 21a
Ohoin eta ebasle (1/2)
Gerta daiteke euskaraz ere hitz bat baino gehiago gauza beraren edo bertsuaren adierazteko. Sinonimoak dira. Konparazione, ba ote da diferentziarik “ebasle”, “ohoin” eta “lapur” hitzen artean?Erranen didazu kasik gauza bera dela eta haietarik bat, izan dadin lapur, ohoin ala ebasle, etxean sartzen balin bazaizu, zu beti petzero izanen zirela edo ziriko piltzar.
Lehenik lapurra. Duela guti,...
Orotarik | 2026ko Maiatzaren 21a
Egun bat Lurraman
Egun on, Hiriburuko Doni Petri eskolako ikasleak gira (CE1-etik CM2-ra).
Lurramara joan ginen Ipar Euskal Herriko nekazaritzaren hitzordu nagusira.
Han, baserriko kabala anitz eta etxaldeko lanak ikusi genituen. Goizean, hainbat erakustaldi desberdin antolatu ziren. Adibidez: erlauntzen funtzionamendua, artzain xakurraren lana, edo ardi ile moztea. Piknika baino lehen, itzuliño bat egin genuen tokiko produktuak deskubritzeko...
Orotarik | 2026ko Maiatzaren 21a
Autobus prebentzioa 6. eta 5.endako
Martxoaren 10ean, asteartez, Jean Jacques eta Mayalen Borda, Txik Txak Euskal Elkargoko garraio ordezkariek hitza hartu dute, ordu batez gelaka, seigarren eta bosgarreneko ikasleekin autobus prebentzioa eginez, informatuz eta sentsibilizatuz.
Autobusa etorri aitzin, barnean direlarik eta kolegiora iristean, nola portatu behar diren azaldu diete ikasleei: materialaren errespetua, uhalaren...
Orotarik | 2026ko Maiatzaren 14a
Bergara, zeina eta igaro!
Badira herriak fama ona badutenak edo ez hain ona. Frankotan, zendako ote den ez dakit arrazoin garbirik ez delakoan. Euskaraz ere herrien izenak baliatzen dira, gehienetan zentzu gutiesgarri batekin. Akamarrera eta hara joaitea diogu eta zakurraren ipurdira igortzea erran nahi du. Ahurtira joatea ez da pollit erraitea bainan goitika egitea adierazten du. Erdaraz ere badago “limoger” aditza, hots norbait bere...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016