Orotarik | 2026ko Maiatzaren 14a
Kolegioaren aldeko kantaldia
Martxoaren 7an, larunbatez, iragan da Urruñako ikastola eta gure kolegioaren aldeko kantaldia, Zokoako polikiroldegian.
Lehen parte batean, Urruñako haurrek abestu eta, gure kolegioko gazteek segitu dute bertsotan, dantzan eta kantuz!
Bigarren partean, Zarena Zarelakoren ikusgarriarekin gozatzeko aukera ukan dugu eta bukatzeko, Janus Lesterren kontzertua entzuteko parada ukan...
Orotarik | 2026ko Maiatzaren 14a
Eskolako jostaleku berria
Duela hiru urte, Azkaingo Santa Maria eskola jostalekua aldatzen hasi da. Kanpoa, ikasteko espazio bihurtzen ari da. Ideia sinple batetik sortu da: eskolako saioak kanpora luzatu nahi izana. Naturaz gozatzeko, haurren jakin-mina pizteko eta hezkuntza moduak anizteko. APEL-aren parte-hartzeari esker, landareak erosi ahal ukan ditugu. Christophe Larroquet-en enpresak segurtasuna eta eremuak egituratzeko beharrezko...
Orotarik | 2026ko Maiatzaren 07a
Marranta
Egun batez urtzintz egitea eta doministiku erraitea aipatu balin banuen, uste dut marranta ere aipatu behar dudala. Marranta ez da gozoa, sudurretik isurtzen baita mukia eta harekin batean jasan behar baita frankotan eztula, boz erlastua eta noiztenka sukarra. Benjamin Franklin famatuak erakutsi zuen marranta ez dela biltzen bakarrik hozten delarik eta udan biltzen den marranta ez da gozoena.
Iparraldean mafrundi eta...
Orotarik | 2026ko Maiatzaren 07a
Bidaia Viennerat
10 bat urte San Frantses kolegioak nafartar ikasleak errezebitzen dutüela, 6.enetik 3.erat, DELF-a igaiten düe, eta gurekin kurtsoak egiten dütüe.
Aurten, 8 ziren 3.ean eta jin dira gurekin Viennerat. Horietan 5 elebidün dadira: Mikel, Isabel, Naroa, Irati eta Saioa. Guretzat, aberastarzün bat da, algarrekin mintzatzen gira, hitz berriak ikasten…
Gure bidajea kondatü deizüe.
Lehen egunean:...
Orotarik | 2026ko Maiatzaren 07a
“Les Compagnons”-en aurkezpena kolegioan
Martxoaren 5ean, ostegunez, Angeluko “Compagnons” ikastegiak proposatzen dituen formakuntzen aurkezpena antolatu da gure kolegioan, Cédric orientazio arduradunari esker.
Kolegioko IDZ-n bildu ziren 4. eta 3.eko ikasle nahianteak.
Arretaz segitu dute Louis Vilar frantses eta historiako irakasleak zabaldu dituen informazioak, baita ere Hodei Aramendi Tellecheak, PLK-ko ikasle...
Orotarik | 2026ko Apirilaren 30a
Itzul
Itzul hitzak erranahi franko badu: haietarik zonbait baizik ez ditugu aipatuko. Duela aspaldi gaztelerazko film bat ikusi nuelarik, “Volver” titulua zuena, norbaitek galdetu zidan “volver” hori nola “itzuliko” nuen euskaraz, erran nion: “itzultzea”. Ohartu gabetarik ere itzultzea bi aldiz segidan erabili genuen, lehenik mintzaira batetik itzultzea eta gero bere tokira gibel egitea...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016