Orotarik | 2026ko Ekainaren 25a
Hirugarreneko ikasleak prentsaurrekoan
Martxoaren 24an asteartez, Meyer proiektuan parte hartu duten 3.eko ikasleek prentsaurrekoa antolatu dute kolegioan.
Meyertarrak Donibane Lohizuneko judu familiakoak ziren, okupazio denboran ontasun guzietatik desjabetuak izan zirenak, baina bizirautea lortu zutenak.
Ikasleek prentsaurrekora etorri diren 5 hedabideei urtean zehar sortu duten bideo dokumentala erakutsi...
Orotarik | 2026ko Ekainaren 18a
Ordotsa, kotxoa eta arra, emea eta urrixa (2/2)
(Joan den astekoaren segida)
Urriza erraiten ez dutenek emea diote. Hala nola Hegoalde osoan kasik, edozein animale eme da ez balin bada ar. Nahiz idazle batek dioenaren arabera, txingurrien artean, zinaurrien artean batzuk arrak dira, besteak emeak eta besteak ez arrak eta ez emeak. Emea izan daiteke ximino emea, arto emea, xahal emea, azkon emea. Lapurdin “eme”...
Orotarik | 2026ko Ekainaren 18a
Matematikako astea kolegioan
Martxoaren 16an, astelehenarekin, Zenbakien lasterketa (la course aux nombres) lehiaketan parte hartu zuten 6. et 5.ikasleek.
Lehen lehiaketa estresagarria baina giro onean segitu genuen “Gizon-emazte berdinketa” gaia tratatuz eguneroko etxeko lanetan.
Berantago astean, Nobel eta Fields sariak eta beren banaketa emazte-gizonen aldetik ikertu genituen.
Bukatzeko “Izkutatutako...
Orotarik | 2026ko Ekainaren 18a
Stella Mariseko lehen mailako ikasle elebidunak Gazte Kabalkadan
Stella Maris ikastetxeko ikasleek Gazte Kabalkadan parte hartu dute, Angeluko beste eskola elebidunetako eta Kimua Ikastolako ikasleekin batera, baita Kontserbatorioko 60 musikari gazterekin ere. Angeluarrak taldeak bere urtebetetzearentzat (60 urte) ekitaldi hori antolatu du.
Orotarik | 2026ko Ekainaren 11a
Ordotsa, kotxoa eta arra, emea eta urrixa (1/2)
Galdegin didate nola deitzen den kabale bat sortzetik beretik ikus eta zer den, urrixa ala ar, eme ala kotxo ala ordots ala besterik. Leku frankotan hala nola Hegoaldeko eremu handi batean, bi manera baizik ez dira eskuarki erabiltzen: arra eta emea. Iparraldean gauzak moldatzen dira kabale mota zein den kontuan hartzen baita: urrixa, kotxo eta ordots ere agertzen dira. Hitz bakoitzak bere...
Orotarik | 2026ko Ekainaren 11a
Largente ikastetxean ere euskaraz!
Aurten Largente eskolan urrats garrantzitsua egin da, ama eskolan murgiltze gela ireki baita ttipi eta artekoen mailetan (PS eta MS). Esperientzia arrakastatsua izan denez, heldu den ikasturtean proiektua hedatuko da handien mailarat (GS). Gela honetan, haurrek egun osoa euskaraz bizi dute. Ikaskuntza guziak euskaraz egiten dira, baina hizkuntza ez da ikasgelan bakarrik lantzen: eguneroko bizitzan,...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016