Ba ote dakixu? | 2026ko Urriaren 29a
Otsailaren 25ean, alemaniarrek Douaumont gotorlekuaren kontrola hartu zuten. Berri horrek sekulako oihartzuna ukan zuen, ondorio lazgarriak eraginez frantziar herriaren moralean. Alderantziz Alemanian, non ezkilak jo izan ziren herri guzietako elizetan, berri hori garaipen handi bezala ospatua izan baitzen. Baina Verdun ez zen konkistatua eta gotorlekuaren zortea otsaileko egun horietan jokatu zen.
Ba ote dakixu? | 2026ko Urriaren 22a
1916ko otsailaren 21eko egun honetan, infernuko uholde bat frantses soldaduen buru gainera erori zen baina, alemaniarren harridurarako, gizon zenbait bizirik atera ziren eta etsaiari buru egin zuten. Haien aterpeak ez ziren gehiago trantxadak, suntsituak baitziren, baina obus ziloak.
Ba ote dakixu? | 2026ko Urriaren 15a
Azkenean, otsail hasieran, luzaz dudan egon ondoan, Joffrek alemaniarrek Verduni buruz atakatuko zutela ulertu zuen. Orduan indar berriak igorriak izan ziren Verdungo gotortu lurraldeari buruz. Adibidez, 20. armada gorputza Bar-le-Duc-etik Verdunera igorria izan zen, baina bakarrik otsailaren 10ean, eta hiru dibisio berri heldu ziren Verdunera otsailaren 12 eta 20aren artean.
“Hondamena litzateke”
Berant zen eta, normalki, berantegi, alemaniar erasoa...
Ba ote dakixu? | 2026ko Urriaren 08a
Joffrek pentsatzen zuen bezala, Verduni buruzko alemaniar erasoak ez zuen zilo erabakigarririk sortu, ez eta alemaniar garaipena segurtatu, militar mailan bederen. Baina, Verdungo bataila zelaia hautatuz, Falkenhayn jeneralak beste kalkulu bat egin zuen, esplikatu zuena alemaniar enperadoreari urtarrilaren 3ko gutunean.
Ba ote dakixu? | 2026ko Urriaren 01a
Verdun. Gerlako itsuskeria guzietako sinbolo bihurtu den izena. Duela 110 urte, hiri horretan, eta bere inguruetan, ehun milaka gizonek infernua bizi izan zuten. 1916ko otsailetik abendura, 9 hilabetez, 300 egunez, 300.000 gizonek bizia galdu zuten. Infernutik bizirik atera zirenetan, 400.000 gizon kolpatuak izan ziren (gehienak larriki), izugarrizko traumak kontuan hartu gabe. Verdungo bataila ez da lehen mundu gerlako bataila odoltsuena izan (400.000 gizon hil baitziren Somme lurraldeko...
Ba ote dakixu? | 2026ko Irailaren 24a
1936ko euskal estatutua 1932ko Kataluniako estatutuan oinarritu zen. Kataluniaren kasuan bezala, euskal estatutuak “herrialde autonomo” bat sortu zuen, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintzietatik osatua, ofizialki bederen, egiazki Bizkaian eta Gipuzkoako mendebaldean bakarrik indarrean baitzen (frankistek beste lurraldeak okupatzen zituzten). Finantzabideei buruz, kontzertu ekonomikoa lortua izan zen. Sustut, estatutuak euskal parlamentu bat eta eusko jaurlaritza bat sortu...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016