Herriz Herri - Hendaia (L) | 2026ko Ekainaren 11a
Bertso saioa - Sagarno eguna - DJ ikastaroa
Bertso saioa
Ekainaren 13an (18:00), Amets Arzallus eta Anjel Mari Peñagarikano plazara hurbilduko dira, bertsotan artzera. Sagarno egunaren kari antolatu ekimena da hau.
Sagarno eguna
Ekainaren 13an ospatuko da, Errepublika plazan. Sagarno, pintxo eta talo dastaketa iraganen da (18:00). Euskal Herriko sagarnoa, bertako sagarrekin ekoiztua. Baleak eta herriko elkarteak dira antolatzaileak.
DJ ikastaroa
DJing-aren hastapen tailerra hasiberrientzat idekia izanen da ekainaren 13 eta 14an, DJ La Diablaren eskutik. Nahasketaren oinarriak, materialaren ezagutza eta mini-seten sorkuntza landuko dira, kultur arteko eta konfiantzazko giroan. Borderline fabrikan iraganen da (15:00-18:00). Prezioa: 40€ + Borderline Fabrikako bazkidetza (5€). Informazioak eta izen emateak: ateliers@borderlinefabrika.eus.





