Herriz Herri - Ziburu (L) | 2026ko Ekainaren 11a
Xaltaian Best - Gazteei laguntza
Xaltaian Best
Gaualdi elektrikoa pilota plazan!
Xaltaian Best jaialdiak giroa berotuko du egitarau indartsu eta engaiatuarekin, Zokoa dardaraka jarriko duena gaua bukatu arte. Joan den astean aipatu bezala, oroit asteburu huntan iraganen dela, hots ekainaren 13 eta 14an.
Gazteei laguntza
Ziburuko Herriko Etxeak 15-25 urte arteko gazteak haien proiektuak eramaten laguntzen ditu. 2017tik goiti: 15 gidabaimen diruztatuak, 13 BAFA sustatuak eta 9 proiektu pertsonal edo humanitario lagunduak. 200 eta 500 euroren arteko diru laguntza esleitua izan daiteke gidabaimena edo BAFA lortzeko, herriko zerbitzuen galtzarrean eginiko zenbait lanorduren truke (15 eta 25 orduren artean). Baldintzak: urte bat gutienez eramatea Ziburun bizitzen, aribidean den edo etorkizuneko proiektu bat ukaitea. Xehetasunak eta hitzordua eskatzeko: portail.famille@mairiedeciboure.com edo 05-59-24-65-58.




