Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 29a
Ziburutar berriei eskainiriko agiantzak
Ziburuko Herriko Etxeak biztanle berriak errezibitu ditu agiantzen ospakizunak kari.
Hiria, herriko zerbitzuak, elkarte-egitura eta tokiko baliabideak aurkezteko eta trukatzeko aukera.
Ongi etorri Ziburura!
Bixintxoak
Urtarrilaren 16an, Ziburuko hiriak Bixintxoko bestak ireki ditu!
Hala ttipiak nola handiak saldoan hurbildu ziren gaualdiaz gozatzeko: desfile musikala, Ana...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 22a
Mintzaldia
Piarres Larzabal kolegioarekin burasoendako prebentzio mintzaldia antolatua da heldu denurtarrilaren 27an, asteartez (19:00). Gaia: "Gazteen adikzioak: erabilerak eta arriskuak".
Bizia elkarteko Arkaitz Aguerretxe-Colina eta Hugo Duolek animaturik.
Euskaraz izanen da baina bat-bateko frantsesezko itzulpena segurtaturik.
Bixintxoak
Bixintxoak ederki iragaiten ari dira! Igande huntan bururatuko dira. Hitzordu...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 15a
Adinekoei eskainiriko agiantzak
2026. urte hastapen honetan, Herriko Etxeak adinekoak errezibitu ditu parropiako gelan, bazkari dantzaldi baten inguruan antolaturiko une goxo baten karietara. Trukatzeko une hori agiantzak eskaintzeko aukera izan da, baita Iduski Ederra elkarteko eta hazkurri laguntza zerbitzuko boluntarioak, GEUZaren partaide guziak, administrazio kontseilariak eta agenteak bihotzetik eskertzeko ere, haien eguneroko engaiamenduagatik herritarren...
Herriz Herri | 2026ko Urtarrilaren 08a
Eskuz eginiko giltzatakoen salmentaren ondorioz, bere ekimenez antolaturik, Rotary elkarteak 500€-ko emaitza egin du Ziburuko, Donibane Lohizuneko eta Urruñako zentro sozialak sustatzeko.
Mila esker tokiko elkartasunaren zerbitzuko erakutsiriko engaiamendu eta parte hartze polit horregatik.
...Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 25a
Iturria
1676an eraikia izan zen Ziburuko iturria eta luzaz funtsezko ur gunea eta topagunea izan zitzaien auzoko biztanleei.
Monumentu historiko gisa sailkatua da eta herriko historiaren parte da guziz.
Berriz ibiltzen hasi denetik, leku enblematiko hori berpiztu da, bere jatortasuna beti zaindua delarik.
Leku lasai horretaz eta uraren xuxurla jabalgarriaz gozatzen ahal da.
Adinekoei zuzenduriko 2026ko agiantzen...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 04a
Loteria
Ziburun, elkartasun kateak irauten du! Abenduaren 6an, larunbatarekin (18:00), loteria izanen da Hego Lapurdiko Kiwanis elkartearen eskutik, Parrokiako gelan. Ekitaldi horrek elkartasun eta mobilizazio hamabostaldia hetsiko du. Zatozte saldoan!
Ipuinak eta irakurraldiak
Abenduaren 6an (9:30), “Itzala & Argia” ezagutza saioa izanen da mediatekan. Pijamaz beztiturik edo guziz iratzarririk, begiak zabal-zabal ireki:...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016