Herriz Herri | 2026ko Apirilaren 02a
Apirilaren 3an (19:00), Aroztegiko auzipetuen aldeko mahai ingurua antolatuko da Baltsanen. Mintzalariak Filipe Laskarai (Ostia sarea), Elurre Iriarte (Aroztegiko elkartasun komitea), David Henderson (Guggenheim-Urdaibai stop) izanen dira, solasaldiaren gidaria Jenofa Berhokoirigoin izanen delarik. Euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin frantsesera.
...Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 26a
Martxoaren 27an iraganen da Baltsanen (18:30). BertsolariakUnax Aizpurua Ibargarai, Amaiur Aizpuru Eskisabel, Hodei Lekuona Blanco, Iraun Zestau-Telletxea, Irantzu Idoate Funosas eta Aitor Servier Etxexuri izanen dira.
...Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a
Joan den igandean iragan herriko bozen lehen itzulian, Eneko Aldanak %58,8a lortu du eta Jean-Louis Poulouk %41,2. Hori dela eta, Eneko Aldanak segituko du auzapez lanetan.
...Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Herriko bozak
Bi zerrenda ukanen ditugu igande huntan lehian: orain arteko auzapeza den Eneko Aldana-Douat “Ziburu bizi 2026” zerrendarekin eta Jean-Louis Poulou “Ciboure au coeur” zerrendarekin.
Dolu
Nehork espero ez zuena, Auguste Olaizola 73 urterekin pausatu da. Martxoaren 5ean iragan dira bere ehorzketak, eliza jendez mukuru betea zelarik. Dolumin sentikorrenak bere ama eta familiari, baita heriotza hunek hunkitzen...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 05a
Topaketa Idoia Rodriguez-Mondragon idazlearekin
Martxoaren 5ean (19:00), nerabeei zuzenduriko “Euritan” eleberria aurkeztua izanen da mediatekan. Euri lizeoko ikaslearen bilaketaren bitartez, bere buruaren bila dabilelarik, idazleak gure garaiko gaiak aipatzen ditu sentikortasunez, hala nola sexismoa eta homofobia. Idazlearekin bere liburua, ibilbidea eta hausnarketei buruz trukatzeko aukera bikaina! Urririk eta deneri idekia.
Adinekoen...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Adinekoen Olinpiadak Urruñan
Ziburu, Urruña, Donibane Lohizune, Biriatu eta Hendaiako GEUZak adinekoen aldeko ekintza kolektibo baten inguruan bildu dira. Kirol berrien oihartzun gisan, Adinekoen Olinpiadak antolatuak izanen dira Urruñan. Otsailaren 26an emana da hitzordua.
Musika tresnak maileguz mediatekan
Musika tresna bat entseatzeko, jotzeko, sortzeko gogorik?
Otsailaren hondarretik uztailaren hastapenera, Ziburuko...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016