Herriz Herri | 2025eko Urriaren 16a
Koru kontzertua
Urriaren 18an (20:30), Kantauri abesbatzak eta Cercle Choral Dacquois-ek kontzertua eskainiko dute Saint-Vincent elizan. Sartzeak 10 euro kostako du 18 urtetik goragokoentzat.
Bide-segurtasunari buruzko prebentzio tailerra
Aste urdinaren harira (urriaren 6tik 12ra), Ziburuko GEUZak bide-segurtasunari buruz sentsibilizatzeko tailerra antolatu du joan den astelehenean, hiritzaintzarekin lankidetzan.
Trukaketa une...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 09a
Kontzertua
Urriaren 10ean (19:00), Bekatu taldeak kontzertua emanen du Baltsan elkartean. Sarrerak 10 euro kostako du 16 urtetik gorakoentzat.
Frantziako SOS Medikuak
Joan den ostegunean, herriak Frantzia osoko SOS Medikuak zerbitzuko sendagileak errezibitu ditu, Errekoletoak AOIZan. Mila esker haiei, lurraldeko funtsezko eragileak direlarik, denen zerbitzuko. Mila esker Daragnès medikuari eta bere lankideei ere topaketa bi egun...
Herriz Herri | 2025eko Urriaren 02a
Irailaren 12tik urriaren 31ra, François Rospide mediatekan soinu-erakusketa baten bidez eskoletako korraleen eraldaketan murgiltzen ahalko da. Podcast hunkigarri eta ludikoen bidez, haurrek beren eskola-ingurunea aldatu duen proiektu herritar eta eko-arduratsuari buruzko ikuspegia partekatzen dute. Murgiltze hori ez huts egin!
...Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Gurutze Gorriko bestak
Urriaren 4an larunbatez iraganen dira Gurutze Gorriko bestak. Programan: animazioak, musika eta apairu goxoa Chez Mattin jatetxeak eta Kaskarotenea Ikastolak apailaturik. Helduendako menua (25€) Chez Mattin jatetxeak apailaturik. Haurrendako menua (8€) Kaskarotenea Ikastolak apailaturik. Erreserbak oraindanik idekiak dira zuzenki Chez Mattin jatetxera deituz asteartetik larunbatera, (8:30-15:30/18:00-00). Ordainketa erreserbatzean eginen da....
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 18a
Organoaren bisita
Irailaren 21ean (15:30-18:00), Ziburuko organoaren bisita iraganen da herriko elizan. Urririk izanen da. Xehetasunentzat: 05-59-26-92-71.
Hondartzako joko-ontziaren estreinaldia
Irailaren 10ean, Herriko Etxeak hondartzako joko-ontzi berri-berria estreinatu du. Eneko Aldana-Douat auzapeza, Leire Larrasa lehen auzapezordea hezkuntzaren, haurtzaroaren eta gaztaroaren arduraduna, aisialdi zentroko haurrak (2/3....
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 11a
Duela bi aste, Ziburuko Osasun Gunearen etorkizuneko proiektua aurkeztua izan zitzaion prentsari: proiektu egituratzailea, lurraldean gora doazen osasun arloko beharrei erantzuteko pentsatua. Testuinguruak biztanleriaren zahartze nabarmena eta etxeko sendagileen eskasia argitan ezartzen ditu.
Proiektu honek jadanik dagoen arta eskaintza osatzeko xedea du, baita geroko beharrak aurreikusteko ere. Denen onetan den proiektua da, arlo publikoa eta pribatuaren arteko lankidetza baten...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016