Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
2022ko idorteak ur baliabidea zaintzeko beharra agerian ezarri zuen, baliabide urria eta gero eta garestiagoa delarik. 2024an, 100 m3-ko ontzi bat lurperatua izan zen hiriko zentro teknikoaren heinean. Badu hilabete bat martxan dela, zentroko teilatuaren urak biltzen ditu hiriko bi karrika garbigailuak hornitzeko. Horrez gain, euri-urak erabil daitezke hiriko ibilgailuak garbitzeko, berdeguneak ureztatzeko eta belarra kentzeko makina ur beroz hornitzeko ere.
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Dantza tailerra
Martxoaren 29an (9:30-11:00), 12 urtetik goragoko haurrendako ihauteria lantzeko dantza tailerra antolatuko da Donibane Gym gunean. Urririk izanen da baina tokiak mugatuak izanez, izenak 06-46-08-41-05 zenbakira eman behar dira.
Garbiketa
Udaberriko garbiketa ekintzak hogei bat lagun mobilizatu ditu. Hondakin anitz bilduak izan dira Marinela eta Zubiburu artean, besteak beste hiriko zerbitzu teknikoak nekez hel...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a
2022an, Ziburu aitzindaria zen Euskal Ekargoak eraman bilketa erreforma arloan.
Joan den urtean, herriak eta Bil Ta Garbik, biziki ongi dabilen Zubiburuko 1. konpostagailu kolektiboa plantatu zuten. Aurten, 3 konpostagailu berri hedatu dira auzotegietan, biztanleek hala eskaturik, batzordeen laguntzarekin: bat Untxinen, bat Xuriton eta azkena Gurutze Saindun.
Biztanleek proiektu kolektibo hauei dieten oldea erakusten duen dinamika ederra!
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 13a
Emanaldi musikatua
Martxoaren 15ean (19:00), "Manttalingo alaba" poema liburuan oinarritutako emanaldi musikatua ikusteko parada izanen da Baltsanen. Euskaraz izanen da eta tokiak 10 euro kostako du. Xehetasunentzat: 06-33-30-27-85.
Kontzertuak
Martxoaren 16an (16:00), Xabaltx eta Foisis taldeek kontzertua eskainiko dute Zokoako kiroldegian. Urruñako ikastola eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioaren alde, sartzeak 12 eta 15 euroren...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 06a
Martxoaren 7an (18:00), olerkarien udaberria kari, "Insurrection Volcanique" inprobisazio eta bertsoak iraganen dira. Txomin Dhers ariko da txalapartan eta Bixente Etxegarai bertsulari lanetan. Hitzorduan Baltsanen emana da, urririk.
...Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 27a
Martxoaren 6 eta 7ko Bordelerako egonaldia betea bada ere, lekuak gelditzen dira gainerateko oporraldirako. Egitaraua: Aviron Bayonnais errugbi talde profesionalaren entrenamendu bat, ibilaldia Suhalmendin, hondartzako errugbia, Burger quizz gaualdia, lerratokirako ateraldia, sukaldaritza tailerra... Denen zaletasunak asetzekoa izanen da! Harremanak: 05-59-24-65-58.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016