Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 22a
Ikusgarria
Maiatzaren 27an (19:00), "B.A.K" ikusgarria ikusteko aukera izanen da Xuriton eta urririk. Huna sinopsia: "Hiru belaunalditako emazteen inguruko 25 minutuko hiru ipuin labur: familia, maitasuna, itsasontziak, sukaldaritza... Harea, gatza, irina, ura edo lurrarekin landuak... Bizitzak, oroitzapenak eta anekdotak biltzen dituen maleta bezala: bidaiatzen du, ideki eta hesten da. Haur joko bat balitz bezala, hondar-kutxa baten...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a
Ziburuko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 6. edizioa ekainaren 7an larunbatarekin iraganen da. Azoka aitzin, apiril hondar eta maiatz osoan Azokaroa iraganen da, euskara hutsez sorkuntzak proposatzen dituenak. Besteak beste, maiatzaren 7an (19:00), "RR-6-erre(AH)ala" Maialen Lujanbioren errezital poetiko-bertso-performatiboa iraganen da Baltsan elkartean. Sartzeak 10 euro kostako du, pintxoak barne.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 17a
Apirilaren 25ean (18:30), "Printzesak kontu kontari" Maider Galarzaren ipuin kontaketa saioa ikusteko parada izanen da Bordagaineko dorrean. 5 urte gorako haurrei zuzendua, euskaraz izanen da. Izen emateak: 05-59-26-28-99.
...Herriz Herri | 2025eko Apirilaren 10a
2022ko idorteak ur baliabidea zaintzeko beharra agerian ezarri zuen, baliabide urria eta gero eta garestiagoa delarik. 2024an, 100 m3-ko ontzi bat lurperatua izan zen hiriko zentro teknikoaren heinean. Badu hilabete bat martxan dela, zentroko teilatuaren urak biltzen ditu hiriko bi karrika garbigailuak hornitzeko. Horrez gain, euri-urak erabil daitezke hiriko ibilgailuak garbitzeko, berdeguneak ureztatzeko eta belarra kentzeko makina ur beroz hornitzeko ere.
...Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 27a
Dantza tailerra
Martxoaren 29an (9:30-11:00), 12 urtetik goragoko haurrendako ihauteria lantzeko dantza tailerra antolatuko da Donibane Gym gunean. Urririk izanen da baina tokiak mugatuak izanez, izenak 06-46-08-41-05 zenbakira eman behar dira.
Garbiketa
Udaberriko garbiketa ekintzak hogei bat lagun mobilizatu ditu. Hondakin anitz bilduak izan dira Marinela eta Zubiburu artean, besteak beste hiriko zerbitzu teknikoak nekez hel...
Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a
2022an, Ziburu aitzindaria zen Euskal Ekargoak eraman bilketa erreforma arloan.
Joan den urtean, herriak eta Bil Ta Garbik, biziki ongi dabilen Zubiburuko 1. konpostagailu kolektiboa plantatu zuten. Aurten, 3 konpostagailu berri hedatu dira auzotegietan, biztanleek hala eskaturik, batzordeen laguntzarekin: bat Untxinen, bat Xuriton eta azkena Gurutze Saindun.
Biztanleek proiektu kolektibo hauei dieten oldea erakusten duen dinamika ederra!
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016