Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 19a
Joan den igandean iragan herriko bozen lehen itzulian, Eneko Aldanak %58,8a lortu du eta Jean-Louis Poulouk %41,2. Hori dela eta, Eneko Aldanak segituko du auzapez lanetan.
...Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 12a
Herriko bozak
Bi zerrenda ukanen ditugu igande huntan lehian: orain arteko auzapeza den Eneko Aldana-Douat “Ziburu bizi 2026” zerrendarekin eta Jean-Louis Poulou “Ciboure au coeur” zerrendarekin.
Dolu
Nehork espero ez zuena, Auguste Olaizola 73 urterekin pausatu da. Martxoaren 5ean iragan dira bere ehorzketak, eliza jendez mukuru betea zelarik. Dolumin sentikorrenak bere ama eta familiari, baita heriotza hunek hunkitzen...
Herriz Herri | 2026ko Martxoaren 05a
Topaketa Idoia Rodriguez-Mondragon idazlearekin
Martxoaren 5ean (19:00), nerabeei zuzenduriko “Euritan” eleberria aurkeztua izanen da mediatekan. Euri lizeoko ikaslearen bilaketaren bitartez, bere buruaren bila dabilelarik, idazleak gure garaiko gaiak aipatzen ditu sentikortasunez, hala nola sexismoa eta homofobia. Idazlearekin bere liburua, ibilbidea eta hausnarketei buruz trukatzeko aukera bikaina! Urririk eta deneri idekia.
Adinekoen...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 26a
Adinekoen Olinpiadak Urruñan
Ziburu, Urruña, Donibane Lohizune, Biriatu eta Hendaiako GEUZak adinekoen aldeko ekintza kolektibo baten inguruan bildu dira. Kirol berrien oihartzun gisan, Adinekoen Olinpiadak antolatuak izanen dira Urruñan. Otsailaren 26an emana da hitzordua.
Musika tresnak maileguz mediatekan
Musika tresna bat entseatzeko, jotzeko, sortzeko gogorik?
Otsailaren hondarretik uztailaren hastapenera, Ziburuko...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 19a
Ziburuko oroimena antzezlan bihurtzen da
2025-2026 ikasturte osoan eramaniko proiektu baten harira, Ziburuko Herriko Etxeak gazteak eta adinekoak hiriaren oroimena biziaraztera gomitatzen ditu antzezlan ibiltari baten sortzearen bitartez, Urdin konpainiaren ardurapean. Otsailaren 21ean iraganen da (17:00), Ziburuko karriketan. Sartze librea.
Kattalin Aguirre aparkalekuaren obrak burutuak
Gunea berrantolatzeko obrak bukatuak dira...
Herriz Herri | 2026ko Otsailaren 05a
Kirola bakantzetan
Otsailaren 9tik 13ra, aktibitate ugari proposatuko dira: zirko ikastaldia, irteera Urruñako Bixikenea domeinura, judo ikastaroa, erraketen lehiaketa, hockey, eskuaire joko lehiaketa, lerratokia, baloi joko lehiaketa,… CE2tik kolegiorako gazteei zuzendua da. Tokiak atxikitzeko: 05-59-24-65-58.
Lan ekologikoa Landaburuan
Senpereko San Kristobal lizeoko Naturaren Kudeaketa eta Babesa GTB mailako hogeita hamar bat...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016