Herriz Herri - Baigorri (NB) | 2026ko Ekainaren 11a

Heriotze - Artzainen lasterketa - Txik Txak - Ihiztariak

Artzainen lasterkaldiaren abiatzea
Artzainen%20lasterkaldiaren%20abiatzea

Heriotze

Amelie Sagardia (sortzez Pochulu) pausatu da 82 urtetan, Izpuran. Doluminak Leon senarrari, Christine, Veronique, Cecile alaberi eta familia guziari.

Artzainen lasterketa

Oilandoiren inguruko probak joan den igandean iragan dira, aro ederra lagun (600 lasterkarik Euskal Trail-ekoek baino suerte gehiago ukan dute alde hortarik). Huna sailkapenak:

- 23,6km-koan: 1- Bastian De Almeida, 2- Pantxoa St Martin, 3- Christopher Vaquero.

Emazteen kategorian: 1- Sara Dinelaux, 2- Lorene Triadou, 3- Maite Casiriain (Ortzaize).

- 15km-koan: 1- Thomas Bourdillat, 2- Jean Marc Berroa, 3- Franck Espil (Baigorri).

Emazteen kategorian: 1- Elena Etchemendy (Baigorri), 2- Oihana Berasategi, 3- Thiphanie Auger.

Baigorriko ibarreko saria edo “Sauveur Arruiz” trofeoa Guillaume Tambourin-ek ereman du gizonetan eta Maite Etchart-ek emazteetan.

Txik Txak

Heldu den ikasturteko eskola garraioentzat, izen-emaiteak idekiak direla jakinarazten dauku Txik Txak egiturak. Agorrilaren 2a aitzin egin beharko dira. Xehetasun gehiagorentzat, joan helbide elektroniko huntara: txiktxak.fr-transportscolaire.

Ihiztariak

Baigorriko ACCA ihiztarien elkarteak bere biltzar nagusia ekainaren 13an eginen du, ibiakoitzez (9:00) Herriko Etxean, lehen estaiko salan. Iragan urteko bilanak eta bulegoaren erabakiak presentatu eta, ihizaldien arduradunak izendatu eta elkartearen ordezkariak bozkaz hautatuko dira. Departamenduko ihizi federazioaren azken informazioak ere emanen dira.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3838. zbk

Gure Hitza | 2026/06/11

Egin dezatela bide!

Menane Oxandabaratz


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak presente ziren. Tarteka gertakari baten inguruan familia biltzen den bezala, joan den ostegunean EHZko komunitatea bildu da.

EHZ festibala antolatzen dutenek ardura handia hartzen dute, militanteak dira. Urte guzian bilkurak eginak dira, prestakuntza handia delako denak ongi gogoetatu behar dira. Milaka jende hurbiltzen dituen hiru eguneko ekitaldi baten kudeatzeko ardurak hartzen dira, egoera batzuk bat-batean kudeatzen dira, gauaz ala egunaz adi egon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016