Hegoaldean | 2026ko Ekainaren 11a
Medikuen sindikatuaren deialdia
A.E.
Batzordea osatzen duten medikuen sei sindikatuk ekainaren 15etik 19ra grebara deitzen dute. Euskadiko Medikuen Sindikatuarekin (SME) batera, Espainiako Medikuen Sindikatuen Konfederazioak (CESM) osatzen du batzordea.
Sindikatuek Osasun Ministerioarekin negoziatzeko eta elkartzeko borondatea agertu dute, beti ere eztabaidatzeko egiazko borondatea agertzen bada eta mahai gainean proposamen zehatzak baldin badira.
Espainiako Osasun Ministerioaren aurrean, estatutu marko propioa eskatzeko, mobilizatzeko prest agertu dira. Greba batzordea osatzen duten sei sindikatuek uste dute Osasun Ministerioa trufatzen ari zaizkiela eta horregatik ekainean greban jarriko dira. Osasun Ministerioan egin bilera akordiorik gabe burutu zen eta ondorioz medikuen sindikatuek beren kexua agertu nahi dute. Sindikatuen arabera, lan gatazkari amaiera emateko orde Osasun Ministerioak deus proposatu gabe jarraitzen du.





