Gure Hitza | 2026ko Ekainaren 11a

Egin dezatela bide!

Menane Oxandabaratz


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak presente ziren. Tarteka gertakari baten inguruan familia biltzen den bezala, joan den ostegunean EHZko komunitatea bildu da.

EHZ festibala antolatzen dutenek ardura handia hartzen dute, militanteak dira. Urte guzian bilkurak eginak dira, prestakuntza handia delako denak ongi gogoetatu behar dira. Milaka jende hurbiltzen dituen hiru eguneko ekitaldi baten kudeatzeko ardurak hartzen dira, egoera batzuk bat-batean kudeatzen dira, gauaz ala egunaz adi egon behar da. Gazteentzat formakuntza ezin hobea!

Euskal Herria Zuzenean ez da bakarrik besta bat, kontzertuen ondoan eztabaidak antolatuak dira. Euskal Herrian eta urrunago diren arazoez, gertakariez eta gatazkez informazioak biltzen dira, berriak jakiten dira, ikusmoldeak trukatzen dira. EHZ gazte eta ez hain gazteen topagune bihurtzen da.

Festibaletan ibiltzen direnak bereziki musikaren inguruan biltzen dira, kantuen bidez mezu bat zabaldua da. Feminismoa, antikapitalismoa, ekologia, justizia soziala, internazionalismoa eta aniztasun kulturala dira kantuetan eta hitzaldietan entzuten diren hitzak.

Festibala espazio soziala bihurtzen da, musikak laguntzen du gazteek beren emozioak agerrarazten, beren artean hitzegiten. Artista baten entzutera etorri fanak, komunitate bateko partaidetza sentimenduarekin bateratzen dira. Zenbait egun irauten duen festibalak, elkarbizitzarako eta lagunarteko sarbidea eskaintzen du.

Ingurumenaren errespetatzea eta kapitalismoaren kontra borrokatzea da hasieratik festibalak pasarazi nahi duen mezua. Hots gaur egun multinazionalak garatzen ari diren beste eredu bat proposatua da. Euskararen aldeko aldarrikapena presente da. Jaten diren produktuak gehienak tokiko laborarienak dira, ogia inguruko okinari erosia zaio, edariak hurbileko saltzaileari hartuak zaizkio. Festibalak, beste kultura gertakari anitzetan bezala, tokiko ekonomiarentzat ongietorriak dira.

EHZ festibaletik haratago, Ipar Euskal Herrian, gertakari handiek irauten dute, jakin da lekukoa pasarazten. Nafarroaren Eguna eta Herri Urrats bezalako gertakariek ere urtez-urte irauten dute, egin dezatela bide!



Email Facebook Twitter LinkedIn

3838. zbk

Gure Hitza | 2026/06/11

Egin dezatela bide!

Menane Oxandabaratz


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak presente ziren. Tarteka gertakari baten inguruan familia biltzen den bezala, joan den ostegunean EHZko komunitatea bildu da.

EHZ festibala antolatzen dutenek ardura handia hartzen dute, militanteak dira. Urte guzian bilkurak eginak dira, prestakuntza handia delako denak ongi gogoetatu behar dira. Milaka jende hurbiltzen dituen hiru eguneko ekitaldi baten kudeatzeko ardurak hartzen dira, egoera batzuk bat-batean kudeatzen dira, gauaz ala egunaz adi egon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016