Herriz Herri - Donibane Lohizune (L) | 2026ko Ekainaren 11a

Bideo-dokumentala - Senidetze-hitzarmena

Pirinio Atlantikoetako Suhiltzaile eta Larrialdi Zerbitzua eta Nafarroaren arteko senidetze-hitzarmen berria
Pirinio%20Atlantikoetako%20Suhiltzaile%20eta%20Larrialdi%20Zerbitzua%20eta%20Nafarroaren%20arteko%20senidetze-hitzarmen%20berria

Bideo-dokumentala

Ekainaren 15ean (20:30), Mikel Erramousperen “Nun habila Perkain?” dokumentala ikusteko aukera izanen da, Le Select zineman.

“Aldudarrak kultur elkartea hasi da duela 4 urte, Aldude eta auzo herrietako historia eta bizia erakusten dituzten irudien biltzen. Lekuko pilotaren historia aberatsa 4 dokumental bideo bidez ikertzea eta zabaltzea hautatu du. “Nun habila Perkain?” lehen dokumentalean, Mikel Erramouspe errealizatzailea entseatzen da Perkain pilotari mitikoaren hobeki ezagutzen, frantses iraultza denbora nahasi hortan bilatuz zer pasatu den xuxen hiru herri hauetan. Mendiz mendi ibiliko da Banka, Aldude eta Urepelen gaindi bainan inkestak eramanen du ere Auritz Berri, Itsasu eta Tolosa alderat. Zerbaitetarat helduko dea?”

Euskaraz izanen da, azpitituluekin.

Senidetze-hitzarmena

Pirinio Atlantikoetako Suhiltzaile eta Larrialdi Zerbitzuak (SDIS 64) eta Nafarroak mugaz gaindiko lankidetza indartu dute senidetze-hitzarmen berri baten bidez. Ekimenak bereziki Donibane Lohizune, Senpere, Oronoz, Bera eta Lesakako suhiltzaile-etxeak hartzen ditu.

Hitzarmenaren helburua da larrialdiei erantzuteko gaitasuna hobetzea, ariketa bateratuak antolatuz, arriskuei buruzko informazioa partekatuz eta prestakuntza operatiboa indartuz. Era berean, suhiltzaileen arteko harreman pertsonalak, teknikoak eta antolakuntzakoak sendotu nahi dira, mugako eremuetan esku-hartzeak eraginkorragoak izan daitezen.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3838. zbk

Gure Hitza | 2026/06/11

Egin dezatela bide!

Menane Oxandabaratz


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak presente ziren. Tarteka gertakari baten inguruan familia biltzen den bezala, joan den ostegunean EHZko komunitatea bildu da.

EHZ festibala antolatzen dutenek ardura handia hartzen dute, militanteak dira. Urte guzian bilkurak eginak dira, prestakuntza handia delako denak ongi gogoetatu behar dira. Milaka jende hurbiltzen dituen hiru eguneko ekitaldi baten kudeatzeko ardurak hartzen dira, egoera batzuk bat-batean kudeatzen dira, gauaz ala egunaz adi egon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016