Herriz Herri - Baiona (L) | 2026ko Ekainaren 11a

Hitzaldiak - Kontzertua - Bisita gidatua - Irakur ttipi - Zirko festibala

Kuma No Motor (Arg: Lorentxa Saragueta)
Kuma%20No%20Motor%20(Arg:%20Lorentxa%20Saragueta)

Hitzaldiak

Ekainaren 11n (18:00), Peio Dibon-Elissiry Euskal Museora hurbilduko da. “Baiona, gaskoia ala euskalduna?” galderari erantzuteko, Euskal Herria eta Gaskoinia zer diren aipatzea baliagarri izanen da. Euskaraz izanen da bat-bateko itzulpenarekin.

Bestalde, ekainaren 18an (18:00), Stéphanie Geneix-Rabault “Hizkuntzen oihartzunak: kaneka kantua eta Kaledonia-Berriko hizkuntza ondarearen biziberritzea” gaiaren inguruan solastatzera etorriko da Euskal Museora. Urririk.

Kontzertua

Dispear Fest festibalaren karietara, ekainaren 12an (18:00), Kuma No Motor taldeak kontzertua emanen du Le Magnéton.

Bisita gidatua

Ekainaren 13an (15:00), bilduma iraunkorraren bisita gidatua eginen da Euskal Museoan. Sartzeak 4 euro kostako du.

Irakur ttipi

Ekainaren 17an (10:30), irakur ttipi iraganen da Gurutze Sainduko mediatekan. 3 eta 6 urte arteko haurrei zuzendu hitzordu honek irakurketak eskaintzen ditu albumen inguruan, bai eta dokumentalen, musikaren eta kamishibaiaren bidez ere. Euskaraz izanen da, sartzea prezio librean.

Zirko festibala

Hemen gelditzen diren azken hitzorduak:

Ekainaren 12an (20:30), “Dans l’espace” ikusgarria, Un Loup pour L’Homme konpainiak emanik.

Biharamunean bazkari partekatua (12:30) Jam Cirquet et Musiquekin, “Le Cas Rapace” ikusgarria Nico Piresek emanik (14:30), diabolo tailerra (16:00), “Eta gu bagina” ikusgarria Itzuli Mitzulik emana eta berriz ere “Dans l’espace” ikusgarria (20:30). Azken egunean, 14an, azken aldiko “Dans l’espace” ikusgarria emanen da (11:00).

Oroitarazteko, hitzordu guzi horiek Oreka Zirkoak ditu antolatzen, plaza berdean.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3838. zbk

Gure Hitza | 2026/06/11

Egin dezatela bide!

Menane Oxandabaratz


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak presente ziren. Tarteka gertakari baten inguruan familia biltzen den bezala, joan den ostegunean EHZko komunitatea bildu da.

EHZ festibala antolatzen dutenek ardura handia hartzen dute, militanteak dira. Urte guzian bilkurak eginak dira, prestakuntza handia delako denak ongi gogoetatu behar dira. Milaka jende hurbiltzen dituen hiru eguneko ekitaldi baten kudeatzeko ardurak hartzen dira, egoera batzuk bat-batean kudeatzen dira, gauaz ala egunaz adi egon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016