Herriz Herri - Beskoitze (L) | 2026ko Ekainaren 11a

“Nun habila Perkain?”

Nun%20habila%20Perkain?


“Nun habila Perkain?” film-dokumentala ekainaren 12an (19:00) Bixintxo kulturgunean.

Mikel Erramouspe dokumental hunen egileak ikaragarriko bidaia batera gomitatzen gaitu, Frantziako iraultza garaian, leku ederra eginez baleako irudi zoragarriei, egiazko altxorra emaiten digu hor.

Perkain pilotariaz zer dakigu? Zer da egia, zer asmatua? Egiazki nor dugu Perkain? Zer diote historialariek? Bidez-bide ibiliko gira eta frantses iraultza denboran Alduden gaindi iragan gertakariak ikertuko ditugu. Nork daki baigorriarrak eta aldudarrak elgarren kontra armak eskutan ari izan zirela batzu Espainiako eta besteak Frantziako armadako soldaduekin. Istorio horrek bazukeen beste buztanik hala nola Kintoaren gozamena. Zer izan da Perkain pilotariaren parte hartzea? Zer pilotari izan da? Nolaz luzaz Perkainen fama hedatu da Euskal Herrian bainan ere Frantzia eta Espainian?

Ondotik galdera-erantzunak Mikel adituarekin. Bukatzeko zintzur bustitze eta pintxo, Leizarraga elkartea, gau hunen antolatzaileak prestaturik.

Sartzea urririk.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3838. zbk

Gure Hitza | 2026/06/11

Egin dezatela bide!

Menane Oxandabaratz


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak presente ziren. Tarteka gertakari baten inguruan familia biltzen den bezala, joan den ostegunean EHZko komunitatea bildu da.

EHZ festibala antolatzen dutenek ardura handia hartzen dute, militanteak dira. Urte guzian bilkurak eginak dira, prestakuntza handia delako denak ongi gogoetatu behar dira. Milaka jende hurbiltzen dituen hiru eguneko ekitaldi baten kudeatzeko ardurak hartzen dira, egoera batzuk bat-batean kudeatzen dira, gauaz ala egunaz adi egon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016