Herriz Herri | 2024ko Ekainaren 13a
Huna beraz azken 4 urte hauetako gatazken ondotik, gelditzen diren 2 urterendako, heldu den igandean beskoiztarrek kontseilu berria bozkatu beharko dutela. Nolaz herria horretaratu da? Azken kargua edo mandatua hasi orduko, 3 kontseilarik demisionatu zuten (horietan biga axuantak), gobernantza desadostasunagatik, ondotik tirabira anitz elkarteekin izanez (haien artean ikastola), bertze 4 kontseilarik kargua utzi zuten. Azkenik auzapezak, osagarri arazoak zituela eta ikusiz gehiengoak...
Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 25a
Aurten ere, urtero bezala, Oinak Arineko dantzari ttipiek haurren ikusgarria aurkeztuko dute, apirilaren 27an, larunbatez (20:30), Lokarri ezkerparetan. Aitzin ostatua izanen da, jateko eta edatekoekin. Ongietorri deneri!
...Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a
Nork ez du ezagutzen Baiona eskualdeko talde hori? 1999an sortua Haiz'Egoa elkartearen bidez eta Baionako harresi zaharretan kokatua, hiriaren ondare historiakoaren bihotzean.
50 kantarik eta 5 musikarik taldea osatzen dute, hauen helburua kantatzea izanki, baita lagunen artean memento goxo batzuk partekatzea.
Baionako kultur bizitzari azkarki lotua izanez, urtean zehar anitz animaziotan parte hartzen du. Erran gabe doa gure herrietako eta Euskal Herritik kanpoko taulen gainean...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Martxoaren 9an (17:00), Beskoitzeko ikastolak Bizkarsoro filmaren proiekzioa proposatzen du, Josu Martinez filmegilearen...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Bixintxo elkarteak 2024ko kultur programazioa segitzen du. Aldi huntan urtarrilaren 28an igande arratsaldez (16:00) Otxalde taldea gomitatzen du Bixintxo kultur gunerat.
Alabainan talde hunek orain atera duen bere 7. diskoa, "Iturrien Lilura", lehen aldikoz aurkeztuko baitu.
Kantu bidaia alai eta goxo baten segitzeko parada beraz.
Kantuz, musikaz lagundurik (gitarra, pianoa, biolina, kontrabaxua, eskusoinua eta perkusioak) edo berdin akapela, egitarauan azken...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Kaskarotak 2024
Badu 50 urte baino gehiago historiak kondatzen duela herriko etxetan dantzari eta musikariak pasatzen direla, izpiritu txarrak kanporatzeko eta primaderaren etorrera jakinarazteko: huna beraz Kaskarotak.
Aurten ere Oinak Arinek ohitura hori begiratzen du, etxeak musikaz eta dantzaz alaiturik. Ikusiz herriko biztanleen eta beraz etxeen kopurua urtero handituz doala, 6 asteburu beharko dira auzogune guzietan gaindi ibiltzeko. Taldeak gomendatzen...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016