Herriz Herri | 2026ko Ekainaren 11a
“Nun habila Perkain?” film-dokumentala ekainaren 12an (19:00) Bixintxo kulturgunean.
Mikel Erramouspe dokumental hunen egileak ikaragarriko bidaia batera gomitatzen gaitu, Frantziako iraultza garaian, leku ederra eginez baleako irudi zoragarriei, egiazko altxorra emaiten digu hor.
Perkain pilotariaz zer dakigu? Zer da egia, zer asmatua? Egiazki nor dugu Perkain? Zer diote historialariek? Bidez-bide ibiliko gira eta frantses iraultza denboran Alduden gaindi iragan...
Herriz Herri | 2026ko Maiatzaren 07a
Maiatzaren 23anlarunbatez (20:30), Bixintxo elkarteko kideek 2025-2026ko kultur denboraldia bururatzeko kontzertu ederrera gonbidatzen gaituzte: Kalakan eta Berçaitz anaiak laukotearen kantaldira.
KalakanekBerçaits anaiak-ekin duen proiektu berria kantuari oro har eta euskal kantugintzari bereziki, maitasun adierazpena da.
Ahotsezproiektuarekin, 4 artistek familiako mahai handien inguruan entzun, ikasi eta kantatzen duten kantuekiko maitasun hori partekatzen dute...
Herriz Herri | 2025eko Abenduaren 11a
Eguberriko kantaldia
Badu hogoi urte pasa Leizarraga elkarteak memento xoragarri hori antolatzen duela Eguberri garaian. Kantari eta musikari ospetsuak ekarrarazten ditu urtero.
Aurten abenduaren 13an Bixintxo Kultur Gunean (20:30) dugu gonbita.
Leizarragako 45 kidek ongietorria eskainiko daukute kantuz, eta momentu berean gonbita luzatuko dute kantuz maite duten oroei, hilabete guzietako lehen asteartetan haiekin juntatzera.
Ondotik bi talde entzuten...
Herriz Herri | 2025eko Irailaren 25a
Huna beraz urtero bezala uda hondar huntan, Urgazieta auzo guneko pestak ditugula irailaren 26ko asteburuan.
Ostirala 26a: komiteko gazteen ibilaldia (18:30): 25 bat gaztek karro apaindu batean herriko auzo guneak inarrosiko dituzte zintzur bustitze batzuen truk etabertsu hauek botatuz:
“Beskoitzeko herritar, partaide elkartu
Laguntza guziagatik, herria indartu
Zueri esker baitira besta hauk agertu
Komiteak nahi ditu guziak...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 08a
2019tik Oñatiko Txantxiku ikastolako eta Beskoitzeko ikastolak duten harremana herri mailara zabaltzeko nahia erakutsi zuten bi herrietako agintari nagusiek apirilaren 12an Oñatiko Herriko Etxean eginiko ekitaldian. Beskoitzeko ordezkaritza zabala batu zen Oñatin.
Duela sei urte hasi zen Oñatiko Txantxiku ikastolaren eta Beskoitzeko ikastolaren arteko harremana. Beskoitzeko ikastolak zailtasunak zituen eta Oñatikoak lagundu zuen, elkartasun handia erakutsiz. Joan den apirilaren...
Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a
Azken urte hauetako eztabaidak lasaituak izanez, gure herriko ikastola aitzina doa, ikastolako Aitamak elkartea karraskan ari delarik ikusgarri, pesta edo kontzertu antolatzen, helburu bakarra izanez haurren egunerokotasuna hobetzea.
Bertzalde, IRKUS artista margolariak, beskoiztarra izanez, eta ikastola laguntzeko asmoz, proposatu du zonbeit taula eskaintzea ikastolako Aitamak elkarteari, hauen gain erakusketa batean saltzeko gisan.
Bainan nolaz proiektuak oihartzun zabala...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016