Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Maiatzaren 01a

Irkus Roblez eta Beskoitzeko ikastolaren deia

Azken urte hauetako eztabaidak lasaituak izanez, gure herriko ikastola aitzina doa, ikastolako Aitamak elkartea karraskan ari delarik ikusgarri, pesta edo kontzertu antolatzen, helburu bakarra izanez haurren egunerokotasuna hobetzea.

Bertzalde, IRKUS artista margolariak, beskoiztarra izanez, eta ikastola laguntzeko asmoz, proposatu du zonbeit taula eskaintzea ikastolako Aitamak elkarteari, hauen gain erakusketa batean saltzeko gisan.

Bainan nolaz proiektuak oihartzun zabala...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Martxoaren 20a

Buhaminak abesbatza

Huna beraz Bixintxo elkarteak aurtengo kultur denboraldia segitzen duela, aldi huntan Buhaminak emazte abesbatza gonbidatuz martxoaren 29an (20:30) herriko antzoki ederrean.

Bost emazte xiberotarrek dute Buhaminak taldea sortu 2001. urtean.

Abentura hau abiatu zen Baionako bestetan, gau batez, 5 xiberotarsa horiek heien kantuaren amodioa partekatu zutelakoz, kantuz, ostatu xoko batean, gau guzi hartan.Ez zen besterik behar istorio eder hunek erroen egiteko. Emazte lagunak,...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Otsailaren 06a

Ate idekiak

Otsailaren 8an larunbat goiz huntan, ikastolako ateak idekiak izanen dira (9:30-12:00).

Huna beraz parada ederra euskarazko murgiltze sistema ezagutzeko, talde pedagogikoak aurkeztuko direlarik, parada ere ikastolaren bisitatzeko eta elkartearen funtzionamendua ezagutzeko.

Gainera, ikastolako gurasoekin solastatzen ahalko da trago baten inguruan, baduzue gonbita.

Xehetasun gehiago: 05-59-45-25-76 ala 06-18-10-12-07.

...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2025eko Urtarrilaren 23a

Kaskarotak Oinak Arin herriko dantza taldearekin - Herriko pestak

Kaskarotak Oinak Arin herriko dantza taldearekin

Urtarrilaren 11tik martxoaren 3ra, kaskarotek Beskoitzeko auzoak alaituko dituzte. Historiak dion bezala, dantzari eta musikari horiek udaberriaren etorrera eta hartzaren iratzartzea zabaltzen dute herritarrei. Urtetan zehar, ohidura ari da sartzen auzo guneetan, auzoak elkartzen dira askari, zintzur bustitze edo krakada dantzarier eskaintzeko, aldi berean auzoen arteko harremanak lantzen dira, nola ez! Martxoaren 2an...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Abenduaren 05a

Eguberriko kantaldia - Gurashow eta beren azken diskoaren aurkezpena

Eguberriko kantaldia

Hogoi urte pasa Leizarraga elkarteak memento xoragarri hori antolatzen duela Eguberri garaian. Kantari eta musikari ospetsuak ekarrarazten ditu urtero. Aurten abenduaren 14an larunbatez, Bixintxo kultur gunean (20:30) dugu gonbita.

Leizarragako 45 kidek ongietorria eskainiko daukute kantuz, ondotik talde ospetsua entzuten ahalko dugu.

Gurashow eta beren azken diskoaren aurkezpena

Gurashow, buraso kantari...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2024ko Azaroaren 21a

Piano Arte

Azaroaren 23an larunbatez (19:00), Mey beskoiztar artistak pianoaren inguruan momentu goxo baten pasatzeko gomita zabaltzen du.Meyren xedea publikoa bidaia musikal batean eramatea da. Bixintxo gunean iraganen da.

Ondotik, (20:00) ostatua sartzeko gelan segurtatua izanen da, edari eta pintxoekin denendako. Urririk izanik ere, hobe aitzinetik izena ematea www.helloasso.com webgunearen...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016