Herriz Herri | 2024ko Apirilaren 18a
Nork ez du ezagutzen Baiona eskualdeko talde hori? 1999an sortua Haiz'Egoa elkartearen bidez eta Baionako harresi zaharretan kokatua, hiriaren ondare historiakoaren bihotzean.
50 kantarik eta 5 musikarik taldea osatzen dute, hauen helburua kantatzea izanki, baita lagunen artean memento goxo batzuk partekatzea.
Baionako kultur bizitzari azkarki lotua izanez, urtean zehar anitz animaziotan parte hartzen du. Erran gabe doa gure herrietako eta Euskal Herritik kanpoko taulen gainean...
Herriz Herri | 2024ko Otsailaren 22a
Martxoaren 9an (17:00), Beskoitzeko ikastolak Bizkarsoro filmaren proiekzioa proposatzen du, Josu Martinez filmegilearen...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 25a
Bixintxo elkarteak 2024ko kultur programazioa segitzen du. Aldi huntan urtarrilaren 28an igande arratsaldez (16:00) Otxalde taldea gomitatzen du Bixintxo kultur gunerat.
Alabainan talde hunek orain atera duen bere 7. diskoa, "Iturrien Lilura", lehen aldikoz aurkeztuko baitu.
Kantu bidaia alai eta goxo baten segitzeko parada beraz.
Kantuz, musikaz lagundurik (gitarra, pianoa, biolina, kontrabaxua, eskusoinua eta perkusioak) edo berdin akapela, egitarauan azken...
Herriz Herri | 2024ko Urtarrilaren 18a
Kaskarotak 2024
Badu 50 urte baino gehiago historiak kondatzen duela herriko etxetan dantzari eta musikariak pasatzen direla, izpiritu txarrak kanporatzeko eta primaderaren etorrera jakinarazteko: huna beraz Kaskarotak.
Aurten ere Oinak Arinek ohitura hori begiratzen du, etxeak musikaz eta dantzaz alaiturik. Ikusiz herriko biztanleen eta beraz etxeen kopurua urtero handituz doala, 6 asteburu beharko dira auzogune guzietan gaindi ibiltzeko. Taldeak gomendatzen...
Herriz Herri | 2023ko Abenduaren 07a
Urtero bezala Leizarraga elkarteak gure herriko eta auzo herrietako kantuzale guziak gomitatzen ditu Eguberri kari antolatzen duen kantaldira: abenduaren 16an, Bixintxo kultur gunean (20:30).
Hasteko Leizarrako 50 kantarik, usaiako ongi etorria kantuz botako dute. Ondotik publikoak entzuten ahalko ditu aurten gomitatu artistak.
Elena eta Julie bikotea- Bi boz eder gitarraz lagundurik, nahastuz hemengo eta urrunagoko doinu ezti edo kementsu batzu,...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 23a
Cumbia gaua
Azaroaren 25ean Bixintxo kultur gunean Cumbian'bero taldearen kontzertua iraganen da.Taldeko 5 musikarik, giro beroenean, bidaia liluragarria eskainiko daukute. Kolonbiako Cumbia eta Hego Amerikako musikak entzuteko eta dantzatzeko parada ukanen dugula dudarik gabe.
Cumbia dantza 17. mendean sortua da, Kolonbia afrikar eta espainol jendeen arteko eraginpean zelarik. Biper gorri pixka baten emaiteko, Baionako Salsa dantza eskolak gomitatuak...
Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016