Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Azaroaren 03a

Ruper Ordorika Bixintxo kultur gunean azaroaren 19an

Bai berri ona, Bixintxo elkarteak 2022/2023ko kultur denboraldia abiatzen du, azaroaren 19an (20:30), Ruper Ordorika kantari musikari ospetsuarekin.

Ahots bereziko kantaria dugu, testu bikainak eta musikaltasun handikoak sortzen ditu. Hogoi bat disko ezagun osatu ditu bere kantuekin eta beste hiru kantu zaharrekin, "Hiru Truku" talde famatuarekin.

Ruper maila gorenean dabil euskal...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 22a

Urgazietako pestak

Beskoitzen entzuten den bezala: "To! Salineko pestak!" Eta bai Beskoitze Urgazietako pestak heldu zaizkigu hilabete huntako 23, 24 eta 25eko asteburuan, urtero bezala San Mixelez.

Auzogune hortako pesta komitea 30 gaztez osatua da eta erran behar da gaitzeko giro beroa beren artean izanez, badakitela giro horren hedatzen pesten denboran. Huna aurtengo egitaraua:

Ortzirale 23an (19:30), karro ibilaldia Urgazietan gaindi, Beskoitze zentrotik pasatuz, josta eta umore ona izanen...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Irailaren 15a

"Eta orain zer?" ikusgarria

Huna beraz joan den agorrilaren 20an Oinak Arin herriko dantza taldeak taula gainean pausatu daukun galdea, oren bat eta erdiko ikuskizun miresgarri baten artean. Oinak Arinek 60 urte! Adinaren loraldia eta bigarren bizi baten hastapena, aspaldidanik sortu zen kondaira baten segida, mende erdi bat baino gehiago belaunaldiek zeharkatua.

1.200 bat ikuslek, xutik azken esku-zartak ezin geldituz, eskertzen eta omentzen zituzten taula gainean ziren 150 bat dantzari, 11...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Agorrilaren 04a

Oinak Arinek 60 urte

Agorrilaren 20an (21:00), Oinak Arin taldearen 60 urteen karietara, Eta orain zer? Ikuskizuna, Beskoitzen plazaratuko da "Lokarri" kiroldegiko pilota plazan. 150 bat dantzari eta 15 bat musikari bilduko dira haien historia kondatzeko.

Oinak Arineko 15 gaztek irudikatu eta sortu dute ikuskizun hau, huna orain kasik 2 urte egitasmoaren gauzatzen ari direla. Gazte horiek parioaren irabazten ari zaizkigu, elkarretaratzeko aukera eta belaunaldien arteko...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Uztailaren 28a

Herriko Etxea eta ikastolaren arteko gatazka

Beskoitzeko ikastola 2013ko irailean sortu da, 4 haurrekin. Ikastola idekitzea posible izan da, Pierre Diratchette, auzapez ohia eta bere taldeari esker. Orduan, Herriko Etxeak lur eraikigarri egokitua ikastolaren esku ezarri zuen, aurrefabrikatuak emaiteko.

Kopuruaren aldetik, ikastola handitu da, 2020ko sartzean 46 ikasletara heltzeko. Kasik urte baten negoziaketaren ondotik, Herriko Etxeak baimena eman zuen lur zati bat gehiagoren erabiltzeko, hirugarren aurrefabrikatua pausatua...


Warning: Undefined array key "azpurleu" in /home/herrialdizka/public_html/lib/phpikus/00-efemeridea.php on line 39

Herriz Herri | 2022ko Maiatzaren 19a

Ugutz Robles-Arangiz-en heriotza - Oskarbi eta Mattin Lerissa kontzertua

Ugutz Robles-Arangiz-en heriotza

Euskal Herri osoan ezaguna zen Ugutz Robles-Arangiz, joan den astean 83 urtetan hil da. Ugutz anitz plazetan arizan da istorio kondatzen, umoregile ezaguna zen. Jatorriz familia bizkaitarra bazen, aita Manu Robles-Arangizek ihes egin behar ukan zuen eta Ugutz 1939an Iparraldean sortu zen, hamaika haurrideko familiako bederatzigarrena zen. Familiak bere ohantzea Beskoitzen eraiki zuen, Leku Eder etxean. Ugutz-ek Amalur ostatua atxiki...


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016