Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 16a
Aferak ez dira hobetzen ikastola eta Herriko Etxearen artean! Huna orain 10 urte ikastola prefabrikatuetan dela eta instalazio gogor eta iraunkor bat behar duela haurrak molde egokian errezebitzeko. Jakin Seaskak osoki finantzatzen duela eraikuntza eta epe luzera Herriko Etxea jabe bihur litekeela (bail emphythéotique baten bidez).
Orotara 5 proiektu aurkeztuak izan dira. 5. proiektua 7 hilabete berantago errefusatua izan da. Proposamen bakoitzarentzat, Herriko Etxeak aldi...
Herriz Herri | 2023ko Azaroaren 02a
Jadanik astekari huntan aipatu dugu Beskoitzeko ikastola eta Herriko Etxearen artean diren tirabirak. Urriaren 20an ikastolako burasoek eta Seaskako arduradunek publikoki hitzordu baten galdea egin zuten, ondotik herriko kontseilari guzieri mezu bat igorria izan zen eztabaida lañoki eramaiteko proposamenarekin.
Afera bide onera joaiteko ordez mintzen segitzen du, Herriko Etxeak ikastolako arduradueneri eskatzen baitu kanpoko espazioa mugatzea aparkaleku lekua murriztuz.
Egoera...
Herriz Herri | 2023ko Urriaren 12a
Joan den urriaren 4an ikastolako gurasoek eta Seaskako lehendakariak prentsa gomitatu zuten Beskoitzeko Herriko Etxe aitzinean, ikastola eta herriko kontseiluaren arteko gatazkaz pundu baten egiteko.
Gurasoak haserre handienean- Jaureguy eta Fesquine ko-lehendakariek gai minberatsuen istorio luzea egin dute. Huna hemen eraikuntza baimenari eman zauzkuten berriak:
"Hamar urte baino gehiago prefabrikatu prekarioetan egon ondoren, Herriko Etxeak errefusatu zigun,...
Herriz Herri | 2023ko Irailaren 07a
Bixintxo kultur gunean kontzertuproposatua da, irailaren 16an (20:30).
Bixintxo elkarteko kideek 2023-24ko kultur denboraldia kari, ez ohizko kontzertu batetara gonbidatzen gaituzte. Alabainan Louisiana ipar Amerikako kantu eta musikaren ezagutzeko parada ukanen baitugu.
Bayou Micmac taldeak bazterrak mugiaraziko ditu. Taldeak, 8 musikari-kantariz osatua, musika alaiak, kantu gozoak emanen ditu. Beraz behar den formula kantuz eta dantzaz aritzeko. Gitarren eta perkusioen artean,...
Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 31a
Berrikitan Beskoitzeko Sataritzia etxaldearen bisitatzen izan gira, Julien Despres 40 urteko jabe berriarekin luzaz mintzaturik, huna nun ohiz kanpoko gazte hunen egitasmoa interes handikoa iduritu zaukun.
Julien Monbazillac-eko mahastizain familia batetik ateratzen da, bere aitarekin mahasti lanak bururen-buru ezagutu eta praktikatu ditu. Bertzalde gazte gazterik Bergerac-eko ur joko elkartean hasi eta emeki-emeki arraunlari munduko txapeldun atera da eta Olinpiar-Jokoetan asko...
Herriz Herri | 2023ko Agorrilaren 03a
Oinak Arin herriko dantza taldeak, agorrilaren 5ean (20:30), herriko plazan, dantza ikusgarria emanen du. Aitzin (19:30) edatekoak eta taloak izanen dira.
Denek ongietorria ukanen dute.
...Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com
Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016