Herriz Herri - Sara (L) | 2026ko Ekainaren 11a

Olhain ikastola - Abisu - Beti Gazte - Egoera zibila - Pilota - Errugbia

Ikastolaren besta
Ikastolaren%20besta

Olhain ikastola

Ikastolaren eguna iragan da maiatzaren 30ean, Lur Berri gelan. Aurten usaian baino jende gutixago, bainan halere 150 bat baziren. Eguna ongi alaitua, beti bezala ikastolako haurren burasoek jateko onak eta bero-beroak zerbitzatuak. Arratsalde apalean, kontzertua ere ederra, dena umore onean pasatu da. Heldu den urte arte.

Abisu

Errearoaren 17an asteazkenez (21:30), kontzertua elizan Elgarrekin taldearekin eta 24an beti asteazkenarekin eta elizan, Arin taldea (21:30).

Errearoaren 20an larunbatez, egun guzian, Marie-Neige Vielcazals margolariaren erakusketa Keinu gelan.

Beti Gazte

Errearoaren 26an ortziralez, elkarteak eginen du uda aitzineko erretretatuen ateraldia Amotzeko Mendionde jatetxera (12:30). Menua: kir, txarkuteria, txipiroiak euskaldun gisa eta patatak, gasna entsaladarekin, panakota, arno beltz eta gorria, kafea ondokoarekin. Prezioa 37€ karta duenarentzat eta 45€ karta ez duenarentzat. Parte hartzeko, izena eman errearoaren 23a aitzin deituz: Jeannot 05-59-54-21-34, Maite 06-31-62-90-66, Therese 06-32-22-47-89 edo Anita 06-28-28-08-24. Etorri ahal duten guziek egun goxo baten pasatzera denek elgarrekin. Bulegoaren partez eskerrak deneri aitzinetik.

Egoera zibila

Heriotzeak: Tapia Jean-Pierre, 85 urte. Hauciarce Vincent, 74 urte. Saint-Martin Michel, 79 urte. Errandonea Marie-Therese sortzez Martinez, 87 urte. Ezkontzak: Joao Mickael eta Le Brun Solenne. Antignac Eric eta Debray Valerie. Errandonea Paul eta Ladovan Vanessa.

Pilota

Plaza laxoan esku-huska: 2. mailan: Endara Denis-Zozaya Eñaut galtzaile 24-30 Zaharrer Segiren kontra. 3. mailan: Jauregui Iñaki-Elizalde Lauran galtzaile 29-30 Noizbait-en kontra. Kimuak: Lafitte Mattin-Lefranc Koskarat Gilen galtzaile 08-30 Senpereren kontra. Andueza Aguirre Peio-Bareyre Battit irabazle 30-26 Eskulariren kontra. Etxegarai Alkarte Amets-Garcia Grillard Luci galtzaile 20-30 Eskulariren kontra. Umetxoak: Delgado Apeztegia Maialen-Etxegarai Azkarate Joanes galtzaile 09-15 Abarratiaren kontra. Urrutia Eguen-Garcia Grillard Luci galtzaile 11-15 Abarratiaren kontra. Etxegarai Azkarate Joanes-Barreneche Leina irabazle 15-14 Abarratiaren kontra. Iturbide Petti-Luberriaga Apezteguia Xan galtzaile 11-15 Baionaren kontra. Azkarate Xan-Goinetxe Beau Luken galtzaile 04-15 Baionaren kontra.

Errugbia

Frantziako txapelgoan final-laurdenak Sarak irabazi ditu 24-22 Pomarez-Amou taldearen kontra. Orain finalerdian dira.

Email Facebook Twitter LinkedIn

3838. zbk

Gure Hitza | 2026/06/11

Egin dezatela bide!

Menane Oxandabaratz


Aurten Euskal Herria Zuzenean festibala Arberatzen ekainaren 26, 27 eta 28an iraganen da, 30 urteak ospatuko dira. Lehen edizioa Arrosan iragan bazen, geroztik bide egin du, Idauze-Menditik… Heletara, Lekornetik… Irisarrira, Arberatzen gelditua dela.

Joan den ostegunean Donapaleun EHZko antolatzaileek “Auzolanaren lurretan” liburua aurkeztu dute, 30 urtez ibili diren laguntzaileak presente ziren. Tarteka gertakari baten inguruan familia biltzen den bezala, joan den ostegunean EHZko komunitatea bildu da.

EHZ festibala antolatzen dutenek ardura handia hartzen dute, militanteak dira. Urte guzian bilkurak eginak dira, prestakuntza handia delako denak ongi gogoetatu behar dira. Milaka jende hurbiltzen dituen hiru eguneko ekitaldi baten kudeatzeko ardurak hartzen dira, egoera batzuk bat-batean kudeatzen dira, gauaz ala egunaz adi egon...

Irakurri segida


Gurekin harremanetan sar




segurtasun kodea

Herria Euskal Astekaria - Landagoien - 875, Landagoieneko errepidea - 64480 UZTARITZE [Lapurdi] | tel: 05 59 25 62 85 | herria.astekaria@gmail.com

Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2016